'Mathilde maitatzeko moduak', Gabiriaren testuak Murugarrenen musikeagaz

Bizkaie! 2007-02-05 01:00

Gaur, zezeilak 15, 19:30ean, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean estreinauko dabe. Julen Gabiriaren istorioak kontetan ez deuskuna Txuma Murugarrenen kantek kontauko deuskue, eta alderantziz.

‘Mathilde maitatzeko moduak’ Txuma Murugarren musikariaren eta Julen Gabiria idazlearen arteko alkarlanetik sortutako emonaldia da. Murugarrenen 10 abesti harilkatuta, Gabiriak istorio bat kontauko dau eta alkar osotzera etorriko dira musikea eta berbak. Gabiriaren istorioak kontetan ez deuskuna, Murugarrenen kantek kontauko deuskue, eta alderantziz.

Formazino erakargarri batek osotuko du aitatutako bikotea: Rafa Aceves izango da pianoan eta Natxo Beltran baterian.

Istorioaren narratzaileak guztiz zehaztuta ditu bizitza eta etorkizuna, itxura batean. Bat-batean, barriz, bizitza egonkor hori hankaz gora jar leiken jolas bat bururatu jako: kalera urten eta topetan dauen lehenengo neskearen atzetik hasiko da, itsu-itsuan. Edonora doala be, segidu egin beharko deutso neska horri, ondorio guztiakaz. Jazarpen hutsa izan eitekean, espiotza-jolas ezdeusa, gizon abroziduaren kapritxo arina. Baina ez da jolasa, gitxiago, ganera, neska horri agendea jausten jakon momentutik eta narratzaileak agenda horretako telefono batzuetara deitzeko erabagia hartzen dauen arte. Nor da neska hori? Norengandik doa igesean? Nor da Mathilde, zergaitik begiratzen dau beti atzerantz?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu