Half Foot Outside talde iruindarrak eta Same Old banda gasteiztarrak Bilboko Kafe Antzokian
2007-02-05 01:00 MusikeaKontzertua bariku honetan, zezeilak 9, izango da. Emonaldia gaueko hamarretan hasiko da eta sarrerak 10 euroan dagoz salgai.
Half Foot Outside talde iruindarrak eta Same Old banda gasteiztarrak kontzertua emongo dabe bariku honetan, zezeilak 9, Bilboko Kafe Antzokian. Emonaldia gaueko hamarretan hasiko da eta sarrerak 10 euroan dagoz salgai.
Talde nafarraren bosgarren diskoa, ‘Perfect from the distance’, urteko diskorik onenen zerrendan agertu da behin baino gehiagotan. Lana Kaki Arkarazoren eta Hans Kruger-en artean produzidu dabe; gero, John Agnello (Bob Bylan, Patti Smith, Mark Lanegan edo Dinosaur Jr.) produktoreak nahastau dau.
Half Foot Outside taldearen bost diskoetan taldeak izan dauen eboluzino musikala igarten da. Hasierako hardcore soinuetatik indie-rock estilora pasau dira. Ingelesez kantetan dabe, pop melodiak rockaren indarragaz nahastauta.
Taldeak 300 kontzertu baino gehiago emon ditu honezkero eta nazinoarteko hainbat jaialditan be izan da.
Gasteizen sorturiko talde gaztea da eta emocore dalakoa da euren estiloa. Fragment zigiluagaz atara dabe euren disko bakarra, ‘The R.E.M. Phase’. Kanta indartsuak egiten ditue, tristezia ikutuagaz. Samiam, Boysetsfire, Sunny Day Real Estate eta Bob Tilton musikarien estiloen arteko nahasketea dala esan daiteke.
‘Bilbo Hiria’ pop-rock lehiaketan kontzertua eman ostean, azken aldian bigarren lana izango dana preparetan egon dira. ‘Contrafacto’ izena hartuko dauen diskoa Kaki Arkarazogaz grabatu dabe Garate estudioetan Triku produktoreagaz. Diskoan, lehenengo laneko laneko ingelesa albo batera itxi eta gaztelaniaz kantetan dabe.
Half Foot Outside
Same Old
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!