Basauriko Euskarabila alkarteak Ipuin Erotikoen XII. Lehiaketea deitu dau
2007-02-05 01:00Basauriko Euskarabila euskera alkarteak izen bereko Ipuin Erotikoen XII. Lehiaketearen deialdia egin dau. 1991n edo lehenago jaiotako edozein lagunek hartu leikie parte, eta lan guztiek argitaratu bakoak eta euskeraz idatziak izan beharko dabe.
Basauriko Euskarabila euskera alkarteak izen bereko Ipuin Erotikoen XII. Lehiaketearen deialdia egin dau. 1991n edo lehenago jaiotako edozein lagunek hartu leikie parte, eta lan guztiek argitaratu bakoak eta euskeraz idatziak izan beharko dabe.
Antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez, lanek ipuin erotikoak izan beharko dabe eta DIN A-4 orritan makinaz tarte bikotxean idatzita aurkeztu beharko dira, edo ordenagailuz 2.500 karaktere hutsuneak barne. Lanen luzerea bi eta hamar orrialde artekoa izan beharko da.
Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lelo bat bakarrik. Egilearen datuak (izen-abizenak, edadea, telefonoa, helbidea, eta lanaren leloa) sobre zarratu batean sartuko dira eta sobre horren azalean lanean jarri dan leloa bera jarriko da. Posta elektronikoz bialdutako lanen kasuan, ipuina fitxategi batean bialduko da ‘ipuina’ izenagaz eta egilearen datuak ‘egilea’ izeneko beste fitxategi batean.
Lanak bialtzeko azken eguna apirilaren 20a izango da. Sariak ondokoak izango dira: lehenengoarentzat, 500 euro; bigarrenarentzat, 300 euro. Basauriko lanik onenak 200 euroko sari bat be jasoko dau.
Sariak emoteko ekitaldia maiatzaren 22an egingo da, irabazleak bertan izanik. Lan saridunak Euskarabila alkartearen eta Txalaparta argitaletxeren esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukerea izango dabe, beti be egilea nor dan garbi adierazota.
Lehiaketearen epaimahaia honako honeek osotuko dabe: Edorta Jimenez, Josune Muñoz eta Igor Estankona. Euskarabila alkarteak oinarriotan edozein aldaketa egiteko aukerea izango dau baina egitekotan behar dan moduan zabalduko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!