Alizia lurralde miresgarritik atara eta espilu aurrean jarri dabe BADen kartela egiteko
2006-10-17 02:00Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) izeneko Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen VIII. Jaialdia (urriak 27-zemendiak 5) iragarten dauen kartela aurkeztu barri dabe Arriaga Antzokian.
Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) izeneko Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen VIII. Jaialdia (urriak 27-zemendiak 5) iragarten dauen kartela aurkeztu barri dabe Arriaga Antzokian. Prentsaurrekoan Eduardo Gaviña argazkilari laudiotarra, Jorge del Hoyo koordinatzailea eta Fernando Perez Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Saileko programatzailea egon dira; Miriam Martxante antzezlea eta Estibaliz Markiegi figuringilea ezin izan dira hitzordura joan.
Alizia lurralde miresgarrian istorioko protagonistea oinarritzat hartuta, Zorrotzaurreko penintsulan abandonauta dagoan fabrika zahar batean atara dabe eurentzat berenberegi sortutako ‘Aliziaren’ argazkia. Gaviña argazkilariaren esanetan, ‘talde-lana izan da, argazki-makinaren botoiari neuk bakarrik emon arren’. Espiluak pisu garrantzitsua dauka erretratuan, izan be, ‘aktorea eta ikuslea irudikatzen ditu’. Jorge del Hoyok berbetan hasi eta segiduan autortu dau espilua beraren amarena dala. ‘Talde lana izan da, giroa parebakoa da eta oso erraza izan da lan egitea. Miriam Martxante antzezleak joku bikaina emon deusku eta Markierkiegik be oso ondo jantzi dau, jaialdiak eskainiko dauen antzerkia eta jantzearen arteko buztarketea islatzen dau neskatoaren jazkereak’.
BAD jaialdiaren helburuetariko bat publiko gaztea ikuskizunetan parte hartzera animetea dala gogoratu dau Perezek. Horretarako, publizidade-kanpaina sendoa jarri dabe martxan eta hainbat formatu erabiliko dabez programazinoaren barri emoteko.
Atzera begiradea eta helburuak
Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) 1998an sortu zan eta bere helburua ikusle eta sortzaile arduratsuak, barritzaileak, hasi barriak eta finkatuak, teknika eta mezuak tartekatzen dabezanak eta eszena garaikideko lengoaia barrien aldeko apustu kontzeptual eta formala egiten dabenak alkarteko moduko programazino eszenikoa ezartea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!