Herri Hizkerearen I. Jardunaldiak Ondarroan
2006-10-17 02:00 Euskerea berbagaiHerri Hizkeraren I. Jardunaldiak antolatu ditu Ondarroako Udalak zemendiaren 3rako Lore Jokoen egitarauaren barruan. Jardunaldian parte hartu gura dauenak izena emon behar dau urriaren 31 baino lehen.
Herri Hizkeraren I. Jardunaldiak antolatu ditu Ondarroako Udalak zemendiaren 3rako Lore Jokoen egitarauaren barruan. Jardunaldian parte hartu gura dauenak izena emon behar dau urriaren 31 baino lehen.
Herri-hizkerea da, hizkuntzeari kalidadea eta aniztasuna emoten deutsona eta, esangura horretan, jardunaldien asmoa herri-hizkerearen inguruan beharrean dabiltzanak batzea da. Euskal Herrian herri-hizkerearen gainean antolatzen diran lehenengo jardunaldiak izango dira.
Asmoa da jardunaldiak herri-hizkerearen inguruan beharrean dabilzanen foro bihurtzea eta, horrezaz gan, ekarpenak jasoteko tokia izatea. Herri aproposa da Ondarroa herri-hizkerearen gaineko jardunaldiak antolatzeko eta, zelan ez, momentu egokia da Augustin Zubikarai gogora ekarteko, berak hasitako bideari jarraituz.
Egitaraua:
- Goizeko 9:00etan, Jardunaldien hasierea Aitor Maruri Txurruka, Ondarroako alkatearen eskutik.
- Goizeko 9:30etatik 10:30etara, Juan Luis Goikoetxea Arrieta. Pedagogian doktorea eta euskaltzain urgazlea. ‘Herri-hizkeraren espresabideak’.
- Goizeko 10:30etatik 11:30etara, Jose Luis Lizundia Askondo. Euskaltzaindiako Zuzendaritzako kidea. Euskaltzain osoa. 'Herri-hizkera eta toponimia’.
- Goizeko 11:30etatik 12:00etara, Atsedenaldia/kafea.
- Eguerdiko 12:00etatik 13:00etara, Koldo Zuazo Zelaieta. EHUko irakaslea eta euskaltzain urgazlea. ‘Herri-hizkera eta euskalkiak’.
- Eguerdiko 13:00etatik 14:00etara, Paskual Rekalde Irigoien. Euskaltzaindiako Euskalkien lantaldeko arduraduna. 'Herri-hizkera eta euskara batua’.
- Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, Mahai-ingurua: 'Herri-hizkerak: tokian tokiko esperientziak'. Jose Luis Erdozia Mauleon. Euskal Filologian doktorea eta euskaltzain urgazlea. ‘Sakanako hizkera’. Mikel Etxaburu Osa. Euskal Filologian doktorea. ‘Ondarroako arrantzaleen hizkera’. Xarles Videgain. Pabeko unibersidadeko irakaslea eta euskaltzain urgazlea. ‘Iparraldeko esperientzia’. Joxe Ramon Zubimendi Imaz. Euskaltzaindiako Jagon-Corpus batzordearen idazkaria. ‘Gehiegikeriarik gabeko herri-hizkera’.
- Arratsaldeko 18:00etatik 18:30etara, Atsedenaldia/kafea.
- Arratsaldeko 16:00etatik 18:30etara, Euskaltzaindiako Euskalkien lantaldearen batzarra.
- Arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara Gotzon Aurrekoetxea Olabarri. Euskaltzain urgazlea. ‘Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa Euskaltzaindia’.
- Arratsaldeko 20:00etan, Jardunaldien amaierea. Andres Urrutia Badiola. Euskaltzainburua.
Jakingarriak:
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Lekua: Ondarroako Kofradia zaharrean (Erribera kalea 9, 1.).
- Matrikulea: 50 euro.
- Informazino gehiago: Ondarroako Udaleko euskera saila: 946 833 668.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!