Lagun ospetsuak Pio Barojaren liburu baten audiozko grabazinoan

Bizkaie! 2006-10-19 02:00

Kultura, politika, kirola eta komunikabide munduko hainbat personaia ospetsuk Pio Barojaren ‘Miserias de la guerra’ liburuaren audiozko grabazinoan parte hartuko dabe Eusko Ikaskuntzaren ekimenez.

Kultura, politika, kirola eta komunikabide munduko hainbat personaia ospetsuk Pio Barojaren ‘Miserias de la guerra’ liburuaren audiozko grabazinoan parte hartuko dabe Eusko Ikaskuntzaren ekimenez.

Kontuak kontu, datorren zapatuan, hilak 21, Donostiako Miramar Jauregian, Pio Barojaren ‘Miserias de la guerra’ liburuaren irakurketea grabau egingo da. Eusko Ikaskuntzak antolatutako ekitaldia idazle donostiarraren heriotzearen 50. urteurrenean kokatzen da.

Eusko Ikaskuntzako iturriek iragarri dabenez, idazlearen ilobea dan Pio Caro Barojak hasiko dau grabazinoa. Jarraian, kultura, zientzia, politika, kirola edo euskal komunikabideetako personaia ospetsuak zein Eusko Ikaskuntzako kideak izango dira liburuaren zatiak irakurriko dabezanak.

Irakurketea audio eta bideoan grabauko da eta Euskonews&Mediaren kultura, gizarte eta zientzia aldizkari elektronikoaren bidez (www.euskonews.com) jarriko da sarean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu