Ahots lirikoz jantziko da Bilbo
2006-10-19 02:00 MusikeaBilboko 11. Nazinoarteko Kantu Lehiaketea aurkeztu dabe. Urriaren 26tik zemendiaren 4ra bitartean, 29 herrialdetatik etorritako hainbat kantarik euren ahotsez gozetako aukerea eskainiko dabe. Parte-hartzaile gehienak emakumezkoak izango dira, 87; gizonezkoak, barriz, 54.
Bilboko 11. Nazinoarteko Kantu Lehiaketea aurkeztu dabe. Urriaren 26tik zemendiaren 4ra bitartean, 29 herrialdetatik etorritako hainbat kantarik euren ahotsez gozetako aukerea eskainiko dabe. Ekimenaren prentsaurrekoan Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Belen Greaves, Bilboko Nazinoarteko Kanta Lehiaketearen Adiskideen Kultur Alkarteko presidente Maria Luisa Bernuy eta zuzendari artistiko Santos Ariño izan dira.
Greavesek nabarmendu dauen legez, ‘helburua gazteei mundu profesionalean sartzeko aukerea eskaintzea da’. Horren harira, ‘azpimarratzekoa da Hego Koreatik etorritako kantari kopurua, danetara 38 kantari liriko izango baitira Bilbon’. Espainiatik 30 ordezkari izango dira eta Ameriketako Estadu Batuetatik, Txinatik, Venezuelatik eta beste hainbat herrialdetatik be, 29 hain zuzen, etorriko dira. Parte-hartzaile gehienak emakumezkoak izango dira, 87; gizonezkoak, barriz, 54.
Kanporaketak urriaren 28, 29 eta 30ean izango dira ‘Sociedad Filarmonica’ dalakoan. Finalaurrekoa Arriaga antzokian izango da zemendiaren 1ean eta finala be Arriagan egingo dabe, zemendiaren 4an arratsaldeko zazpietan. Bertan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak lagunduta abestuko dabe finalistek. Ekitaldi danak dobakoak izango dira.
Sari ofizialak honako honeek dira: irabazleak (gizonezkoen zein emakumezkoen ahotsetan) 7.200 euro jasoko ditu; bigarrenak 4.500 eta hirugarrenak 3.000. Ganera, sari bereziak be egongo dira, tartean Bilboko Udalak sustaturiko 7.200 euroko bekea, Ikusle Sari Berezia edota Kritika Sari Berezia, bakotxa 1.200 eurokoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!