'Etxe' bidea eginez dabil

Bizkaie! 2007-03-22 01:00   Musikea

Abizenaren laburdurea erabili dau Iñaki Etxezarragak lehenengo diskoa, ‘Bidea eginez’, atarateko. Bakarlari legez aurkeztu arren, ‘betidanik nigaz jo izan daben lagunek osotzen dabe taldea’.

Abizenaren laburdurea erabili dau Iñaki Etxezarragak lehenengo diskoa, ‘Bidea eginez’, atarateko, Oihuka disketxearen eskutik. Bakarlari legez aurkeztu arren, ‘betidanik nigaz jo izan daben lagunek osotzen dabe taldea’. Kantak Etxerenak dira eta berbak be bai baina ‘gero, taldekideen laguntzinoagaz emoten jake azken itxurea’.

Eguneroko bizimoduan jazoten diran gaietan oinarritutako berbakaz, kanta batzuk alaiak eta besteak tristeak egin ditu Etxek. Tratu txarrak, etorkinak, bizitzako bideak eta norberaren askatasuna landu ditu, ‘beti be oso kanta personalak egiteko’.

Diskoan hamabi kanta dagoz eta Ritxi Aizpuru Oihukako ordezkariaren esanetan, ‘lehenengoak lan osoa laburbiltzen dau’. Kanta hori ‘Zenbat Bide?’ da.

Behin eta barriro azpimarratu dau Etxek gogor egin behar izan dabela lan diskoa atarateko eta ‘oso gustura geratu gara; ez neuke pentsauko holako lana atarako zanik, holako lan borobila’. Diskoa Sei Urte taldeko Elortza anaien estudioan grabau eta Elkarren masterizau da.


Bideak eta making off-a

Diskoaren izenean eta lehenengo kantan berba bera agertzen da: bidea. Izan be, Etxek azaldu dauen legez, ‘aurreko maketan, zeozelan, bidaia bati ekin neuntsan ‘Zatoz nirekin’ izenburuagaz eta orain nire bidea egiten nabil musikearen munduan; ibilbide horretatik dator izena’.

Grabazinoan izandako momentuak erakusteko, hamabi kantez gan making off dalako bat sartu dabe, ‘lagun arteko giroa adierazoteko baina aldi berean giro profesionala be badala erakusteko’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu