EHUk tona erdi CD eta DVD birziklatu ditu urte batean

Bizkaie! 2007-03-15 01:00

Euskal Herriko Unibersidadea CD eta DVDak birziklatzeko zerbitzuari (Cederikar programeari) batu jakon lehenengo erakundeetako bat izan da eta urte batean tona erdi bat CD eta DVD birziklatzea lortu dau, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Euskal Herriko Unibersidadea CD eta DVDak birziklatzeko zerbitzuari (Cederikar programeari) batu jakon lehenengo erakundeetako bat izan da eta urte batean tona erdi bat CD eta DVD birziklatzea lortu dau, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Bizkaiko Sarbide teknologia enpreseak Gaiker, Haizelan eta Recycling Plasten enpresen laguntzinoagaz sortutako sistemea 2006an jarri zan martxan Bizkaian eta orain dala gitxi Espainian.

Programea abiarazo eta urtebetegarrenean, EHUk, CD eta DVDen birziklatze programa batean parte hartzen dauen unibersidade bakarrak, 30.000 disko inguru birziklatu ditu, hau da, tona erdi inguru.

Cederikar proiektuan parte hartzen daben ganerako erakunde eta enpresek legez, EHUk erabilitako CD eta DVDak batzeko edukiontzi bereziak ditu. Edukiontziok Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetako ikastegi guztietan dagoz. Ganera, unibersidadeak diskoetan gordetako informazinoa borretan daben makinak be baditu. Sarbide enpresearena da diskoak batu eta Ortuellako Recycling Plasten birziklatze instalazinora eroateko ardurea.

DVD eta CDen % 99 polikarbonatoa da. Material hori gama altuko plastiko mueta bat da, pintura apur bategaz. Polikarbonatoa ez da hondakin toxikoa baina oso gatxa da berez birziklatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu