‘Max Beckmann: akuarelak eta pastelak’ eta ‘Errusia!’ erakusketek arrakastea izan eben igaz
2007-03-19 01:00 KultureaNazinoarte mailan bisita gehien jaso dabezan erakusketak nabarmentzen dituan 'The Art Newspaper' aldizkari britainiarrak urtero argitaratzen dauen zerrendean jaso ditu Guggenheim Bilbao Museoak 2006an aurkeztutako erakusketak.
Guggenheim Bilbao Museoak 2006an aurkeztutako ‘Max Beckmann: akuarelak eta pastelak’ eta ‘Errusia!’ erakusketako munduko 20 erakusketa bisitatuenen artean dagoz, nazinoarte mailako erakusketa bisitatuenak nabarmentzen dituan 'The Art Newspaper' aldizkari britainiarrak urtero argitaratzen dauen zerrendearen arabera.
Pinakoteka bilbotarrak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez, ‘Max Beckmann: akuarelak eta pastelak’ erakusketea, eguneko 5.278 bisitarigaz, zerrendearen hamargarren postuan dago, Pariseko Pompidou Centroaren eta MoMAn ‘Dada’ mobimentuari eskainitako edota Madrilgo Pradon ‘Picasso: tradizioa eta abangoardia’ erakusketen aurretik. Ganera, Inpresionismo eta Arte Modernoaren mailan, 'The Art Newspaper' aldizkariak laugarren lekuan jarri dau erakusketea.
Bestalde, arte errusiarreko bederatzi mendetako ibilbidea aurkezten eban ‘Errusia!’ erakusketea zerrendearen 16.a da, eguneko 4.392 bisitarigaz. MoMAn arkitektura espainiarrari eskainitako erakusketearen edota Londresko Tate Modern-en Kandinsky-ren ganeko erakusketearen ganetik dago ‘Errusia!’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!