Bernardo Atxaga euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau astegoienean
2007-03-16 01:00 Euskerea berbagaiAsteasun egingo dau berbaldia ‘Antzarak, zenbakiak eta letrak’ izenburupean, zapatuan, martiak 17, goizeko 11:30ean.
Jose Irazu ‘Bernardo Atxaga’ euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau Asteasun martiaren 17an, zapatuan. Ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da, Usarrabi kiroldegian.
Agiriko bilkuran, Iñaki Amenabar Asteasuko Alkateak egingo dau ondoetorria. Gero, Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurrak be egingo deutse harrerea bertaratutakoei eta ekitaldiaren nondik norakoa azalduko ditu.
‘Antzarak, zenbakiak eta letrak’ izenburuko berbaldia emongo dau Atxagak bere herrian. Ostean, Kintana euskaltzainak erantzun egingo deutso. Azkenik, euskaltzain barriari dominea eta diplomea emongo deutse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!