Kulturkaria, baliabide eta kultura-eragileen arteko alkargunea
2007-03-22 01:00Lauhilabetekaria alkarrekintzarako espazio zabal legez aurkeztu dabe, baliabide eta kultura-eragileen arteko alkargune eta kultura-dimensino orokorrenak zein momentukoak batuko dituana. Lau hizkuntzatan argitaratuko da: euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Kulturearen Euskal Behatokiak bere lehen aldizkari digitala jarri dau sarean: ‘
Kulturkaria’. Lauhilabetekaria alkarrekintzarako espazio zabal legez aurkeztu dabe, baliabide eta kultura-eragileen arteko alkargune eta kultura-dimensino orokorrenak zein momentukoak batuko dituana. Lau hizkuntzatan argitaratuko da: euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko iturriek jakinarazo dabenez.Aldizkariaren ataletan, besteak beste, honako arlo honeek landuko dira: albiste eta artikulu azpimarragarriak edota kultura-esparruko personei egindako alkarrizketak; Kulturearen Euskal Planaren jardueren jarraipena; Kulturearen Euskal Behatokiaren eta kultur sektoreen esku-hartzeen eta aurrerapenen zabalkundea; Foru Aldundiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek sustatutako barri, ekitaldi, praktika onak eta beste hainbat jardueren zabalkundea.
Kulturearen Euskal Behatokiaren aldizkari honen helburua ezagutzea zabaltzea eta kultura arloko eragileei helarazotea da. Horregaitik, hobekuntza-proposamenen bat egon ezkero,
kulturabehatokia@ej-gv.es posta elektronikora idazteko edota 945 016 947 telefonora deitzeko eskaerea egi dabe arduradunek.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!