Gose taldeak hiru kontzertu emongo ditu Carlinhos Brown kantari brasildarragaz

Bizkaie! 2007-03-23 01:00   Musikea

Kontzertuak maiatzaren 8an Madrileko La Riviera aretoan; maiatzaren 10ean Valladolideko Pisuerga Kiroldegian; eta maiatzaren 26an Segoviako Albuera futbol zelaian izango dira.

Gose taldeak 2005eko udagoienean ‘Gose’ izeneko diskoa argitaratu eban Oihuka disketxeagaz. Trikia eta elektronikea batzen ditu, elektro-jazza, tangoa, afro-brasiliar perkusinoak eta erritmo bereziak panderoagaz batuta zein technoa, punka eta hardcore arin-arinagaz, beti be trikia nabarmenduta, euskal trikia aro barrietara moldatu dau Gosek. Horren nahasketa bereziez ohartuta, Carlinhos Brown kantari brasildar ezagunak beragaz joteko proposamena egin deutso Arrasateko taldeari eta Bizz produkzinoaren eskutik hiru kontzertu emongo ditue alkarregaz: Madrilen, maiatzaren 8an La Riviera aretoan; Valladolideko Pisuerga Kiroldegian maiatzaren 10ean; eta Segoviako Albuera futbol zelaian maiatzaren 26an.

Azken aldian, bestalde, Goseren kanta berezi bat askotan entzun da: ‘Eutsi!’ filmeko kantea. Disko bat be kaleratu da, Goseren kanteagaz batera Potemkin taldearen kanta bat eta 80ko hamarkadako 12 kanta batzen dituana.


Hona hemen Gose taldeak emongo dituan kontzertuen zerrendea:

- Martiak 29, eguena (19:00), FNAC, Bilbo. Aux magazinek antolatuta.
- Apirilak 5, eguena, Odeon Café, San Fernando (Cadiz). ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Apirilak 6, barikua. Kabbala Club, Cadiz. ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Apirilak 7, zapatua. Cafe Dadá, Rota (Cadiz). ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Apirilak 8, domekea. Fussion Art, Chiclana (Cadiz). ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Apirilak 20, barikua (22:00). Lugaritz aretoa, Donostia.
- Maiatzak 8, martitzena (22:00). La Riviera, Madril. + Carlinhos Brown.
- Maiatzak 10, eguena (22:00). Pisuerga aretoa, Valladolid. + Carlinhos Brown.
- Maiatzak 12, zapatua (22:00). Cafe Mercantil, Badajoz. ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Maiatzak 16, eguaztena (22:00). Urrugne, Lapurdi.
- Maiatzak 25, barikua (22:00). Gaztetxea, Gasteiz.
- Maiatzak 26, zapatua. Albuera futbol zelaia, Segovia. + Carlinhos Brown.
- Bagilak 1, barikua (22:00). Salamandra aretoa, L´Hospitalet + LaUVE. ARTISTAS en RUTA egitarauaren barruan.
- Abuztuak 15, eguaztena (20:00). Haizearen Orratza. Aste Nagusia. Donostia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu