Raneron Korrikako testiguaren itxurako mendi-postontzia jarriko dau Karrantza Harana Mendi Taldeak
2007-03-16 01:00Korrika 15 Karrantzan hasten dala-eta, bere oroimenez egindako ekimena da. Karrantza Harana Mendi Taldeak bere lehen mendi-postontzia jarriko dau datorren domekan, martiak 18, Ranero Hatxean. Mendi-postontzi berezia izango da, kanpotik ikusita Korrikako testiguaren antzekoa izango baita. Mendi taldeari Korrikari laguntzeko otu jako ekimena.
Korrika 15 Karrantzan hasten dala-eta, bere oroimenez egindako ekimena da. Karrantza Harana Mendi Taldeak bere lehen mendi-postontzia jarriko dau datorren domekan, martiak 18, Ranero Hatxean. Mendi-postontzi berezia izango da, kanpotik ikusita Korrikako testiguaren antzekoa izango baita. Mendi taldeari Korrikari laguntzeko otu jako ekimena.
Goizeko zortzietan abiatuko dira Karrantzatik Ranerora, 737 metroko altueran dagoan hatxera. Ranero, Kantabria eta Bizkaia arteko mugan dagoan tontorra da, eta Karrantzako Pozalagua kobazulo berezietatik hur dago. Karrantzan, Kontxan geratu dira ibilaldia hasteko. Hatxera heltzeko, lehenengo eta behin kotxez joango dira Ranero azpian dagoan Molinarreko sagardotegira. Han autoak itxita, Ranerorako bidea hartuko dabe. Han postontzia jarri eta gero, Ranero auzotik egingo dabe buelta Karrantzara.
Altzairuz egindako mendi-postontziak Korrika 15, Karrantza Harana Mendi Taldea eta Karrantzako Udalaren inskripzinoak izango ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!