Guggenheim museoa zabalik egongo da udako astelehenetan

Bizkaie! 2009-06-26 15:08   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da udako astelehenetan datorren bagilaren 29tik aurrera, 10:00etatik 20:00etara, pinakoteka bilbotarreko arduradunek prentsa ohar baten bidez gaur jakinarazo dabenez.

Garagarrilean eta abuztuan, neguan ez bezala, astelehenetan be zabalik egongo da museoa Bilbora udaldian bisitari asko etorten diralako.

Guggenheim Bilbao Museora udan hurreratzen diranek honako arte programazinoaz gozatu ahal izango dabe: 'Cai Guo-Qiang: sinistu gura dot' eta 'Pribadutik publikora: Guggenheim Bildumak' aldi baterako erakusketak, eta Bilduma Iraunkorreko aurkezpen bat, 'Instalazinoak II: Bideoa Guggenheim Bildumetan'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu