BiscayTIK ekimenaren bizkaia.eu posta-sistemea martxan dago

Bizkaie! 2009-06-25 15:14

Honako honeek dira, laburrean, BFAk aurkeztutako posta elektronikoaren ezaugarriak: dobakoa da erabiltzailearentzat; mezuak bialdu eta jasoteko aukerea emoten dau; postontziaren edukia 5-GBekoa da; kontaktuak kudeatzeko aukerea emoten dau; zereginen egutegia dauka; euskeraz eta gaztelaniaz dago; irisgarritasunerako A bikotxa dauka, ezintasunen bat dabenek erabili ahal izateko; eta ez dauka publizidaderik.

BiscayTIK ekimenaren bizkaia.eu posta-sistemea martxan dago honezkero. Tresna hori administrazinoagaz harreman zuzena izateko zein norberaren mezuak bidali eta jasoteko erabili ahal izango da.

Udalek proiektuan parte hartu behar dabela jakitun, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat bilera egin ditu EUDEL-Bizkaiko zuzendaritzeagaz, udal ordezkariakaz eta teknikariakaz, informazinoa eman, zuzeneko inplikazinoa eskatu eta modu koordinatuan lan egiteko.

Horretarako, aste honetan 100.000 gutun bidaliko jakez udal pilotuetan (Basauri, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Galdakao, Mundaka eta Arratiako Mankomunidadeko udalak) erroldautako 14 urtetik gorako guztiei. Garagarrilaren 7tik aurrera, Bizkaiko ganerako herritarrei bialduko jakez gutunak (miloe bat ale bialduko dira).

Gutun horretan, www.bizkaia.eu webgunean posta helbidea aktibetako kode bat agiri dira. Erabiltzaileak gura deutson izena jarri ahal deutso helbideari, beti be bizkaie.eu domeinuari lotuta.


Zuzeneko komunikazino digitala

Honako honeek dira, laburrean, BFAk aurkeztutako posta elektronikoaren ezaugarriak: dobakoa da erabiltzailearentzat; mezuak bialdu eta jasoteko aukerea emoten dau; postontziaren edukia 5-GBekoa da; kontaktuak kudeatzeko aukerea emoten dau; zereginen egutegia dauka; euskeraz eta gaztelaniaz dago; irisgarritasunerako A bikotxa dauka, ezintasunen bat dabenek erabili ahal izateko; eta ez dauka publizidaderik.


BiscayTIK proiektua

BiscayTIK proiektua helburu bigaz sortu zan: gizartean informazinoaren teknologien erabilerea sustatzea eta Bizkaia informazinoaren eta ezagutzearen teknologia barrien Europako erreferente bihurtzea.

Hona hemen proiektuaren hiru ardatzak: bizkaitar guztientzako dobako posta elektronikoa sortzea; udaletan erabilten diran sistema informatikoak barriztau eta herritarrek administrazinoan egin beharreko izapideak webgunearen bitartez egitea; eta nazinoartean aitzindaria dan zentro teknologiko bat sortzea, proiektu barritzaile hau garatzeko. Proiektuak Getxon izango dau egoitza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu