Liburuak Bilboko ugerleku eta parkeetan eskura Udal Liburutegi Sarearen eskutik

Bizkaie! 2009-06-30 12:27

Bilboko Udal Sarea osotzen daben liburutegiek ‘Udako liburutegia’ izeneko udako programea abiarazo dabe zortzigarren urtez. Ekimen honen helburua hilebete honeetan liburutegietan gordeta egoten diran liburuak bilbotarrakana helarazotea da, kanpoaldeko eszenatoki desbardinetara eroanez.

‘Udako liburutegiak’ programea abuztuaren 31ra arte egongo da martxan eta denpora-tarte horretan, ohiko mailegu-zerbitzua eskainiko da liburutegietatik kanpo. Zorrotza eta Areatzako parkeetan (bagilaren 29tik garagarrilaren 10era) eta Txurdinaga eta El Fangoko kiroldegiak (garagarrilean eta abuztuan) dira ekimen honetarako aukeratu diran aurtengo eszenatokiak.

Bilboko Udal Sarea osotzen daben liburutegiek ‘Udako liburutegia’ izeneko udako programea abiarazo dabe zortzigarren urtez. Ekimen honen helburua hilebete honeetan liburutegietan gordeta egoten diran liburuak bilbotarrakana helarazotea da, kanpoaldeko eszenatoki desbardinetara eroanez.

Urteko ganerako hileetan legez, garagarrilean eta abuztuan be, hamabost udal liburutegietako batera hurreratzen diranek liburuak, aldizkariak, egunkariak, gidak, CDak, DVDak, prentsa digitalizatua eta datu-baseak kontsultau eta mailegatzeko ohiko zerbitzuak zein ordenagailuak erabili eta berbaldiak eta erakusketak lako kultur jardueretan parte hartzeko aukerea izango dabe.

Kontuak kontu, liburutegiak izango dira erabiltzaileakana hurreratuko diranak. Holan, Areatzan eta Zorrotzako parkean 'Jolastu Parkean' programearen eskutik bagilaren 29tik uztailaren 10era izango da aukerea. Ordutegia 11:30etatik 13:30etara eta 17:00tik 19:00ra. Bestalde, Txurdinaga eta El Fangoko piszinetan, abuztuaren 31rarte luzatuko da egitarau hau eta ordutegia 12:00etatik 20:00etara izango da eten barik.

Bilboko Udal liburutegi Sareak gai desbardinetako liburuak jarriko ditu eskura (eleberriak, umeen eta gazteen literaturea, aisialdirako eta autolaguntza), eguneroko prentsa eta aldizkariak. Liburuak etxera eroan nahi daben irakurleek, bestalde, nahikoa izango dabe udal sareko edozein liburutegitan lor daitekeen irakurle-karneta aurkeztea.

Irakurzaletasuna sustatzea (batez be etxeko txikienen artean) eta udal sarea osotzen daben liburutegien erabilerea bultzatzea dira aurreko edizinoetan 13.000 irakurle erakartea lortu dauen udako programa honen helburua.

Bilboko Udal Liburutegi Sarea hamabost liburutegik osotzen dabe, eta guztien artean, euskarri desbardinetan (liburuak, aldizkariak, bideoak, CD-ROM, DVD) argitaratutako 300.000 ale baino gehiago jarten ditue herritarren esku, gai guztietakoak eta eten barik eguneratuta. Horrezaz gan, era askotako kultur jarduerak antolatzen ditue, besteak beste, berbaldiak, ikastaroak eta mahainguruak. Sarea Deustu, Castaños, San Ignazio, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Begoña, Bidebarrieta, Buia, San Adrian, San Frantzisko, Zabala, BilbaoMusika, Irala, Errekalde eta Zorrotzako liburutegiek osotzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu