Eskaintza barriak Euskaltzaindiaren webgunean

Bizkaie! 2009-07-09 10:31

1980 eta 2004 arteko 2.296 artikulu honezkero digitalizauta egozan eta Interneten eskuragai, baina orain, artikulu horreei OCR Optical Character Recognition (karaktere-ezagutze optiko) teknikea aplikau jake, eta holan, bertatik testua eskuratzea errazagoa da webguneko bisitariarentzat. Gainera, bilaketak egiteko euskarri hobea eskaintzen dau.

Euskaltzaindiak aukera barriak eskaintzen ditu www.euskaltzaindia.net webgunearen bi ataletan: Euskera agerkariaren atalean, bai eta Iker/Jagon-tegiak sailean be.

1980 eta 2004 arteko 2.296 artikulu honezkero digitalizauta egozan eta Interneten eskuragai, baina orain, artikulu horreei OCR Optical Character Recognition (karaktere-ezagutze optiko) teknikea aplikau jake, eta holan, bertatik testua eskuratzea errazagoa da webguneko bisitariarentzat. Gainera, bilaketak egiteko euskarri hobea eskaintzen dau.

'Euskera' agerkaria Euskaltzaindiaren aldizkari ofiziala da eta 1919tik hasita argitaratzen da nahiz eta tartean bi eten izan diran: 1938tik 1952ra eta 1954tik 1955era, hain zuzen. Akademiaren lan eta agiriak eta hainbat egileren artikulu eta txosten akademikoak jasoten ditu. PDF formatuan dagoz, eta bakotxaren ondoan dokumentuaren zehetasunak azaltzen dituan fitxa bat be badator.

Iker Sailari jagokonez, Hiztegigintza arloan Aita Pierre Lhanderen Hiztegia, 1926ko edizinoa, azpimarratu behar da.

Gramatikeari jagokonez, Resurrección Maria Azkuek 1925ean argitaraturiko Morfologia Vasca da aitagarria.

Dialektologian, Louis Lucien Bonaparte printzeak euskeraz argitaraturiko ia lan guztiak batzen dituan Opera Omnia Vasconice argitalpena topau daiteke, faksimil edizinoan.

Literatura arloan, 'Euskararen Lekukoak' bilduma osoa, euskera eta euskal literaturearen historia ikertzen laguntzeko oinarrizko testuen bilketa jarri da ikusgai.

Jagon Sailean, soziolinguistika alorreko lan batzuez landa, euskerearen erregistroen trataerea lantzen dauen Jagon bildumako 6. zenbakia -Zenbait orientabide erregistroen trataeraz- erabiltzaileen esku jarri da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu