Bilbok 26 Wi-Fi gune izango ditu garagarrilean

Bizkaie! 2009-07-08 14:08
Interneten doban ibilteko orain arteko 13 eremuak 13.000 lagun inguruk erabili ditue azken hiruhilekoan

Udalak egunotan inaugurau ditu garagarrilean zehar abian jarriko diran 13 Wi-Fi gune barrietako hiru (Castaños, San Adrian eta Ametzola); modu horretan, danetara 26 eremutan Interneten doban eta kable barik ibilteko aukerea izango da.

Udalak egunotan inaugurau ditu garagarrilean zehar abian jarriko diran 13 Wi-Fi gune barrietako hiru (Castaños, San Adrian eta Ametzola); modu horretan, danetara 26 eremutan Interneten doban eta kable barik ibilteko aukerea izango da. Ekimena Promobisa udal sozietateak bultzatzen dau, eta Bilboko Agenda Digitala 2012ren barruko 'Bilbao39.net' planean sartzen da. Esperientziak arrakasta handia izan dau, izan be, 12.975 lagunek zerbitzu hori erabili dabe apiriletik bagilera bitartean.

2008ko bagilean, Plaza Barrian lehen wi-fi gunea ezarri zanetik, Bilboko barruti guztietan egun bada gitxienez wi-fi gune bat, eta bilbotarrek eta turistek gero eta gehiago erabilten dabe. Pasa dan apirilean, hamabi eremu inaugurau ziran, eta, Plaza Barrikoagaz batera, 3.474 erabiltzaile izan zituen aitatu hilebetean. Maiatzean, danetara 4.610 lagun konektau ziran doban Interneten; bagilean, barriz, 4.891 lagun.

Bilbon, Plaza Barriko gunea erabili da gehien azken hiru hilebeteetan (4.301 erabiltzaile); ondoren, Albia Lorategikoa (1.711) eta San Inazio auzoko Levante plazakoa (1.688) izan dira. Minutuei jagokenez, Internet 1.321.318 minututan erabili da.

Egunotan inaugurautako hiru wi-fi guneak batuta, Bilbok, egun, Interneten sartzeko dobako 16 leku ditu, eta ondorengo auzoetan dagoz: San Inazio (Levante plaza), Deustu (Botikazar plaza, polikiroldegiaren ondoan), Zurbaran (Iturriondo plaza), San Frantzisko (Harrobia plaza), Abando (Albia lorategiak), Txurdinaga (Europa parkea), Santutxu (Karmen plaza), Loruri (Celso Negueruela plaza), Indautxu (Indautxu), Errekalde (Errekalde plaza), Zorrotza (Untziola kalea, plaza), Basurtu (Aita Donostia plaza), Castaños (Funikularreko plaza), San Adrián (Floresta lorategia) eta Ametzola (Ametzola parkea).

Zerrenda horretara beste 10 espazio gehituko dira garagarrila amaitu baino lehen, eta, udagoienean, Bilbao39.net ekimenaren esparruan aurreikusitako azken 13 eremuak osotu nahi dira.


Bilboko Agenda Digitala 2012

Bilboko Agenda Digitala 2012ren helburu nagusienetarikoa da herritarren artean sustatzea teknologia barrietara sartzea eta horreen erabilerea. Esangura horretan, Udalaren asmoa da neurrirako Informazino Sistemea hobetzea; hain zuzen be, herritarrek eskatutako informazinoa modu personalizatuan emon nahi da Udalaren web atariaren (www.bilbao.net), posta elektronikoaren eta eskuko telefonoetara bialdutako mezu laburren (SMS) bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu