Avignoneko Jaialdiko egitarauak L’Alakran konpainiaren antzezlan bat aurkeztuko dau

Bizkaie! 2009-07-06 16:33   Kulturea

Avignoneko Antzerki Jaialdiak bere egitarauan aurten ‘Kaïros, sisífos y zombis’ antzezlan euskal–suitzarraren eta Comédie de Genéveren arteko koprodukzinoa sartu dau, BAD Bilboko Antzerkia eta Dantza Jaialdiaren laguntzinoagaz, azken edizinoan estreinautakoa.

Avignoneko Antzerki Jaialdiak bere egitarauan aurten ‘Kaïros, sisífos y zombis’ antzezlan euskal—suitzarraren eta Comédie de Genéveren arteko koprodukzinoa sartu dau, BAD Bilboko Antzerkia eta Dantza Jaialdiaren laguntzinoagaz, azken edizinoan estreinautakoa.

Avignoneko Antzerki Jaialdia Frantziako lehengoa da (1947an egin zan lehen aldiz) eta Europan ospe handiena dauena da. Gerra ondoren sortua, ohiko jaialdi batzuen errepertorio klasikotik aldenduz, beti nabarmendu izan da Avignon aurkezten diran proiektu barritzaileez. Urteak pasa ahala, eskaintza kulturala be zabaldu egin da eta musika, jantza eta zinea be jasoten dira egun. Mundu osotik joandako 100.000 ikusle baino gehiagoren aurrean berrogei ikuskizun inguru eskaintzen ditu garagarrilean zehar.

‘Kaïros, sisífos y zombis’ L’Alakran konpainiaren azken antzezlana da, orain hamabi urte sortua Ginebran Oskar Gomez Mata zuzendari irundarraren eskutik. Obrak gizakiaren bizitzan denporeak dauen eraginaren zentzuaren inguruan egiten dau hausnarketea. Testuaren egileen arabera, betiko bizi izango bagina bezela jokatzen dogu gizakiok. Danetara, Jaialdi honetan obra honen bost errepresentazino egingo dira, garagarrilaren 14 eta 16ra bitartean guztiak.

BAD, Bilboko Antzerkia eta Dantza Garaikidearen Jaialdia uribilduko eskaintza kulturalean ekarpen garrantzitsua bihurtu da hamar edizinoetan zehar eta gainera abanguardiako arte eszenikoetako profesionalen topagune bihurtu da. Azken urteetan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen Jaialdi honek, 8.000 ikusleren parte hartzea izan dau. Ikuslego gaztearen parte hartzea nabarmentzen da, BADek egindako hain ohiko ikuskizunak ez diranen aldeko apostu hori baloretan dabenena, azken finean, zirkuitu komertzialetatik kanpoko ikuskizunak izaten dira. Era honetan, helburua bikotxa da: sortzaileei zeozelako euskarri bat eskaintzea eta publiko barria erakartea.

Nazinoartean ezagutzen diran konpainiak ekarteko aukerea emon dau BAD jaialdiak aurreko edizinoetan, antzezle prestigiotsuen lanak eta muntaiak, geroago honeek kritikarien eta nazinoarteko jaialdietako publikoaren errekonozimendua izan dabenak. Baina interesa pizten badau jaialdi honek, konpainia txikien eta alternatiboen lanak be ikusteko aukerea emoten dauelako da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu