Madariaga Torretxeak dobako sarrerea izango dau garagarrileko eta abuztuko martitzen arratsaldeetan

Bizkaie! 2009-07-07 10:52

Busturiako (Bizkaia) Madariaga Torretxean kokatuta dagoan Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak ateak zabalduko ditu gaur eta holan egingo dau garagarrileko eta abuztuko martitzen guztietan, 18:00etatik 20:00etara sarrerea doban eskainiz. Ekimen honegaz, Madariaga Torretxeak aisirako proposamen desbardinak indartu nahi ditu opor-denporaldian.

Zentroko arduradunek jakinarazo dabenez, gaur egun, beste gauza batzuen artean, Madariaga Torretxean 'Mimetismoa eta kamuflaia', 'Zetazeoen mundua' edo 'Zer da biodibertsitatea?' erakusketak dagoz ikusgai.

Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa Ihobek kudeatzen dau, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren menpeko Ingurumen Kudeaketarako sozietate publikoak, hain zuzen. Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren plan eta arauen arabera, eta garapen jasangarriaren erispideak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiak mobiduazo eta ingurumenagazklo etenbako hobekuntza eta personen bizi kalidadea hobetzeko helburua dauen sozietate publikoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu