Maiatz aldizkariak 25 urte

Bizkaie! 2007-05-18 02:00

Maiatz aldizkaria lehenengoz argitaratu zala 25 urte bete dira eta Maiatz taldeak solasaldiak antolatu ditu maiatzaren 19an (zapatua) goizeko 9:15etan hasita Baionako Glaineko Elkartearen Etxean. Emilio Lopez Adan aurkezle lanetan, hizlari izango dira: Lucien Etxezarreta, Jose Angel Irigarai, Itxaro Borda, Eñaut Etxamendi, Antton Luku, Itziar Madina eta Nora Arbelbide. Eguerdiko 12:00etan Itxaro Bordaren testuen irakurraldia izango da, idazleak lagun dituala Pantxika Agerre eta Pantxix Bidart.

Maiatz aldizkariaren lehen zenbakia 1982ko zezeilaren 12an argitaratu zan Baionan. Etxegorri apaizak Angelun eukan multikopista edo estensil elektronikoz egin zituen lehen zenbakiaren kopiak. 500 ale kaleratu zituen, azalean idazle guztien lanak idatzita, eta Baionako fakultadean egin eben lehen aurkezpena, Euskal Ikasketen Institutua abian jarri barria zala aprobetxauta.

Danetara, 35 zenbaki plazaratu dira ordutik, 2001eko zemendian barriena. Maiatz aldizkariaren abiapuntua, halan da be, 1981eko maiatzaren 10agaz lotuta dator, egun horretan batu baitziran Itxaro Borda eta Luzien Etxezaharreta literatur aldizkari bat sortzeko ideiagaz, hain zuzen Mitterrand presidente bilakatu zan domekan.

Ondoren deitu zituen bilkuretara Iparraldeko orduko idazle gehienak: Casenave, Arkotxa, Xarriton, Erdozaintzi-Etxart, Lanatua, Tanburin, Zamora, Pelot... Gerora plazaratu diran idazle barriek be izan dabe lekurik agerkarian. Maiatz aldizkariaren lehen aleko aitzin solasak ondokoak izan ziran: ‘Aldizkari bat, gurea. Gauza batzu, denetarik, euskaraz, lantuak. Gure literatura. Literatura, zertarako? Gure sendimenduak ez diten bakarrik pasa bainan bizi ditzagun. Maitasuna, lana, tristezia eta mendiak, esperantza eta gau baten zoriona, euskaraz. Gureak euskaraz direlakoan. Literatura guretako. Ez gauza hil batzu, ikerketa hotzetarakoak eta errautsez bete erakustokietarakoak. Literatura bizirako’. Maiatz aldizkariaren lehen zenbakiak Etienne Salaberrik 1968an idatzitako ‘Nigar egiten dut zutaz’ poema dakar lehen testutzat, eta Itxaro Bordaren ‘Zail dira usantzak’ poemea bigarrena.

Euskal egileez gan (gehienbat Ipar Euskal Herrikoak, baina baita Bidasoaz hegoaldekoak be), handia da Maiatz aldizkariak atzerriko egileei eskainitako arreta, idazle askoren lanak euskeratuz. Antzerkiak be badauka lekua aldizkarian, antzez-lan osoak eskaini izan baititu.

Argitaletxe be bilakatu zan Maiatz 1984tik aurrera, Itxaro Bordaren ‘Bizitza nola badoan’ poema liburuagaz hasita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu