Mimikea, jantzea, akrobazia eta beste hainbat ikuskizun Arrigorriagan

Bizkaie! 2007-05-18 02:00

Arrigorriagako Nazinoarteko XII. Clown eta Pailazoen Jaialdian (maiatzak 17-20), zazpi herrialdetatik etorritako artistek mimikea, jantzea, magia, akrobaziak eta beste hainbat teknika erabiliko dabez publikoari arpegian irribarretsua atarateko.

Arrigorriagako Nazinoarteko XII. Clown eta Pailazoen Jaialdian (maiatzak 17-20), zazpi herrialdetatik etorritako artistek mimikea, jantzea, magia, akrobaziak eta beste hainbat teknika erabiliko dabez publikoari arpegian irribarretsua atarateko. Lonbo Aretoa, Argala Plazea, Pergolea eta polikiroldegia izango dira eszenatoki nagusiak eta, danetara, 18 ikuskizun izango dira.

Marta Carbayoren ekitaldiagaz hasi da jaialdia maiatzaren 17an, Cantaclown izenburupean, jantza eta kanta artean. Jaialdiaren hurrengo egunetan, danetara 16 konpainia ikusteko aukerea izango da, tartean Lice de Luxe danimarkarra, Los Gingers brasildarra edota Palo Q´Sea kolonbiarra. Komiko bakarlariak be hurreratuko dira Arrigorriagara, Gardi Hutter suitzarra, Alain Bigne frantziarra edota Manic Freak argentinarra, berbarako. Lanen artean, bost estreinaldi izango dira.

Ikastaroak, erakusketea eta umeen kartel lehiaketea

Ikuskizunez gan, ‘Clownaren bidea’ izenburupean, lau bat hilabeteko ikastaroan adierazpen-jolasak eta inprobisazinoa lako gaiak landu ahal izan ditue ikasleek. Irakaslea Alain Bigne frantziarra izan da.

Bestalde, ‘Magiaz ganezka’ izeneko erakusketean modu didaktikoan erakusten da entretenimentuaren industriaren eragina. Arrigorriagako Erakusketa Aretoan dago ikusgai maiatzaren 20ra bitartean.

Azkenik, ‘Heldu dira pailazoak Arrigorriagara’ izeneko umeen kartel lehiaketea be izan da martxan. Saridunak maiatzaren 18an jakinarazoko ditue, 18:00etan kiroldegi aurreko karpan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu