UEUk ‘Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura barrirako oinarriak’ liburua argitaratu dau
2007-05-17 02:00Udako Euskal Unibersidadeak ‘Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura barrirako oinarriak’ izenburuko liburua eta ‘Uztaro’ giza eta gizarte zientziaren aldizkariaren 60. zenbakia argitaratu ditu.
Udako Euskal Unibersidadeak ‘Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura barrirako oinarriak’ izenburuko liburua eta ‘Uztaro’ giza eta gizarte zientziaren aldizkariaren 60. zenbakia argitaratu ditu.
’Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura barrirako oinarriak’ liburuaren egilea Andoni Eizagirre Eizagirre izan da. Liburu honetan, azken urteetan eremu zientifikoan nabarmentzen ari diran gai nagusiak batu dira, besteak beste, komunidade zientifikoan interes ekonomikoek lehenesten dituen ikerketa-lerroak; aukera teknologikoak eta zientziaren erregulazino-politikak; zientzialarien ariketarako printzipio motibagarriak orain apenas diran kuriosidadea eta askatasuna; zientzia ez da inuzentea eta herritarren pertzepzinoak kritika ugarirako iturri oparoa dira; ezagutzaren eta gobernuen arteko harremanak moldatzeagaz, zientzia-politiken izaera, ardura eta helburu barriak lako gaiak aztertu dira.
UEUko iturrien arabera, aukera bat izan eitekean irudi tradizionala hausi dan atxakiagaz, fatalismoari amore emoteko edo iragan oparo bezain inuzentea goratzeko. ‘Guk, barriz, dinamika garaikideak aztertuz eta gizartean ardazturiko kultura zientifiko bat proposatuz, urteotako bilakaera ezagutu, lerroarteak arakatu eta irakurketa konplexuagoa aurkeztu gura izan dogu’, azaldu dabe.
Liburuak bi mailatan osotu dau zientziaren sozialidade barria: batetik, gure bizitzek ahalbidetzen dituen ezagutza zientifikoa produziduteko eta balioztatzeko egitura sozial, ekonomiko zein politikoen ikerketea; eta, bestetik, garaiko bizitza sozialean lehentasuna dauen kultura epistemologikoaren azterketea. ‘Horreen irakurketa kritikoagaz, zientzia, teknologia eta barrikuntza-politiken oinarri zibikoak ahalbidetuko dituan elaborazino teorikoan sakontzeko bideak atzemoten saiatu gara’, adierazo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!