Eusko Ikaskuntzaren eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena

Bizkaie! 2007-05-18 02:00

Gernika-Lumoko Udalak kultura eta zientzia lankidetzarako hitzarmena sinatuko dau gaur, maiatzak 18, Eusko Ikaskuntzagaz, herri bizkaitarreko udaletxean. Hurrengo urteetan zenbait jarduera egingo dira hitzarmen honen ondorioz.

Gernika-Lumoko Udalak kultura eta zientzia lankidetzarako hitzarmena sinatuko dau gaur, maiatzak 18, Eusko Ikaskuntzagaz, herri bizkaitarreko udaletxean. Hurrengo urteetan zenbait jarduera egingo dira hitzarmen honen ondorioz.

Eusko Ikaskuntzak 80 lankidetza-hitzarmen baino gehiago ditu udal eta erakundeakaz kultura eta zientzia jarduerak garatzeko. Hitzarmen honeen barruan artxibo eta liburutegiak eguneratzen dira, erakusketa, jardunaldi eta biltzarrak antolatzen dira, hausnarketa estrategikoak egiten dira, liburuak editetan dira edo herrietako ondare herrikoi eta historikoa daben bildumak egiten dira.

Eusko Ikaskuntzako iturriek jakinarazo dabenez, hitzarmena sinatzeko ekitaldia 13:00etan hasiko da, Gernika-Lumoko udaletxean, eta bertan izango dira Miguel Angel Aranaz Gernika-Lumoko alkatea, Imanol Zubizarreta Gernika-Lumoko Kultura zinegotzia eta Jon Kortazar Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordea.

Konbenioari esker, Eusko Ikaskuntzak Gernika-Lumo herriari bere argitalpenen azken bilduma osoa eskainiko deutso, danetara 410 liburu, 4.000 euroko balioagaz. Ganera, Eusko Ikaskuntzak urtero argitaratzen dituan liburuak Gernika-Lumori doban eskaintzeko konpromisoa hartu dau. Bitartean, Gernika-Lumoko Udalak ikasketa zentroak antolatutako jardunaldi, ikastaro zein kongresuetara persona bat bialdu ahal izango dau, inskripzinoan % 25eko beherapenagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu