Eusko Ikaskuntzak Internet bidezko Abesbatzen I. Nazinoarteko Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2007-05-16 02:00

Eusko Ikaskuntzaren EuskoSarek (Euskal Komunidade Globalari zuzendutako Sareak) Eusko Cantat lehiaketearen lehenengo edizinoa antolatu dau, Internet bidezko Abesbatzen I. Nazinoarteko Lehiaketea, hain zuzen be, Eresbil euskal musika artxiboagaz eta EAE-Euskadiko Abesbatzen Konfederazinoagaz batera.

Eusko Cantat lehiaketeak Euskal Herritik kanpoko abesbatzen jarduera sustatu nahi dau eta euskal musika abesbatzen errepertorioko zati izan daiten sustatu, Eusko Ikaskuntzako iturriek jakinarazo dabenez.

Lehiaketa hau Euskal Herritik kanpoko eta bost eta zortzi ahots inguruz osotutako abesbatza guztiei zabalik dago. Partaide bakotxak hiru abesti aurkeztu beharko ditu: bi euskal errepertorio tradizionalekoak eta taldearen sorterrikoa bestea. Sari honeek banatuko dira: 1.200 euro irabazlearentzat, 500 euro lehenengo finalistarentzat eta 300 euro bigarrenarentzat.

Parte hartzen daben lanak Eusko Ikaskuntzaren Interneteko plataformen bidez zabalduko dira, horreen artean EuskoSarerena: www.euskosare.org. Bertan lehiaketearen oinarriak be topau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu