‘Bilbao Hiria’ lehiaketearen kontzertuak eguenean hasiko dira

Bizkaie! 2007-05-21 02:00   Musikea

New Tendencies kategoriako Rubeck + Raquel Meyers, Goto 80 + Entter eta Hamburguesa Vegetal taldeek emongo ditue lehenengo kontzertuak 20:00etatik aurrera Bilborock aretoan.

‘Bilbao Hiria’ pop-rock 19. lehiaketaren kontzertuak maiatzaren 24an, eguena, hasiko dira. New Tendencies kategoriako talde honeek emongo deutse hasierea kontzertuei:


Rubeck + Raquel Meyers
(Bizkaia)

Toni Bélmez-en izen artistikoa da. Madrildar honek soinu esperimentazinoaren alde egin dau 90eko hamarkadearen amaieratik eta orain bere alde elektrikoa sendotzen dabil, eragin teutoi nabarmenagaz (Deejay Gigoló, BPitch control, Data Punk…). Urteetan lan gogorra egin ondoren, jaialdietan emon ditu kontzertuak eta kanta batzuk argitaratu ditu. Raquel Meyers Bilbon bizi dan murtziarragaz egiten ditu zuzenemo emonaldiak.


Goto 80 + Entter
(Bizkaia)

Hamabost herrialde baino gehiagotan kontzertuak emon ondoren, Goto80 artista suediarrari esperientzia igarten jako zuzeneko emonaldietan. Bere tresna zaharretako 8-bit soinuak ezinezko berbakaz konbinetan ditu, musika estilo oso desbardinak buztartuta. Pop naif leunenetik grindcore muturrenekora egiten dau. Zuzeneko emonaldietan Entter (Bizkaia) taldekoak izaten ditu laguntzaile lanetan.


Hamburguesa Vegetal
(Bizkaia)

Proiektu zentzubako eta paradogikoa da, izenak berak adierazoten dauen moduan. Lelo bik sortu eben 2005eko irailean, arrakastarik bako beste abentura musikal batzuen ostean; Mc Masilla eta G.J. Vinagre lagunak dira eta Bizkaian bizi dira. Urtebete geroago, Mad Max sartu zan taldean.

Kontzertuak Bilborock aretoan izango dira, 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu