Adituen esanetan, aurtengo Euskal Encounter inozkorik onena izan da

Bizkaie! 2009-07-29 12:02

Euskal Encounter informatika-topaketearen amaierako balorazino bikaina egin dabe antolatzaileek, eta internautentzat 'munduko arinena eta inoz egin dan onena' izan da. Segundoko 12 Gigako Interneterako konexinoagaz, sarean arin ibili dira topaketeak iraun dituan lau egunetan Barakaldoko BECeko 5. pabilioian alkartu diran lagunak -5.000 baino gehiago-.

Danetara, 3.720 ekipo egon dira sarera konektauta, 35.000 metro koadro baino gehiagoko gunean; 30 kilometro zuntz optiko izan dira eta 55.000 euro baino gehiago banatu dira saritan. Euskaltel Fundazinoak antolatu dau Euskal Encounter-en, SPRIren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Kutxaren eta Euskaltelen babesagaz.

Antolatzaileek jakinarazo dabe parte-hartzaileek honezkero egin dituela datorren urtera begirako eskaerak eta iradokizunak. 'Foroetan, lagun arteko alkarrizketatan, telefonoz, jentea ekitaldiaz berba egiten eta Barakaldoko BECen egindakoa baloretan dabiz eta, danak datoz bat: inoz egin dan onena izan da', adierazi dute.

Topaketearen hasiera-egun ofiziala garagarrilaren 23a bazan be, aurreko egunean, 13:00etan hasita, parte-hartzaile ugari joan ziran BECeko 5. pabilioira, akreditazinoa eskuratzeko. Egun horretan, ateak zarratukeran, 2:30ak inguruan, 2.700 lagunek jasota euken akreditazino-txartela.

Eguenean, 17:00etan, ekitaldia modu ofizialean hasi zan; agertoki nagusian izan ziran Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Jose Antonio Ardanza Euskalteleko lehendakaria. Han izan ziran, baita, Kutxako eta SPRIko ordezkari nagusiak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu