Arrigorriagako Udalak eta liburutegiak ‘Liburu eta ipuinen terrazak’ programea abiarazoko dabe
2007-06-11 02:00Euskerearen erabilerearen eta umeen irakurketearen aldeko proposamena bagilaren 13tik garagarrilaren 6ra bitartean egingo da, arratsaldeko 17:30etik 19:30etara.
Arrigorriagako Udaleko Euskera Sailaren eta Udal Bibliotekaren ekinbidez, ‘Liburu eta ipuinen terrazak’ ekimena jarriko dabe abian datozen egunotan. Euskerearen erabilerearen eta umeen irakurketearen aldeko proposamena bagilaren 13tik garagarrilaren 6ra bitartean egingo da, arratsaldeko 17:30etik 19:30etara.
Antolatzaileek adierazo dabenez, Lehendakari Agirre parkera doazenek umeentzako ipuin eta liburu eskaintza oparoaz gozau ahal izango dabe, koloreztatzeko eta marrazteko aukerea izango dabe eta hainbat tailer eta jarduera izango ditue, besteak beste, txotxongiloak edo ipuin-kontalariak.
Arrigorriagan, euskereak eta irakurketeak kalera urtengo dabe gazteenen bila, uri-espazioak aisialdi eta kultura espazio bihurtzeko eta liburuen, irakurketearen eta euskerearen erabilerearen aldeko zaletasuna sustatzeko asmoz.
Udako arratsaldeak entretenigarri egiteko, astelehenetik barikura, lau aste horreetan zehar, umeentzako hitzordua dago euskereagaz eta irakurketeagaz Arrigorriagako Lehendakari Agirre parkean.
Zamudion, barriz, bagilaren 12an, Zamudioko eskolako haur eta irakasleen laguntzinoagaz, herrian zehar liburutegiko bidea markauko dabe ume eta gaztetxuek.Eguerdiko 14:30etan eskoletatik urten eta zinta erraldoi baten laguntzaz markea egin eta markea haustea da asmoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!