Pedro Iturraldek 2007ko Kulturaren Vianako Printzea Saria jaso dau
2007-06-07 02:00 sariak-autortzakEkitaldia Leireko monasterioan izan da. Vianako Printzea saria 1990. urtetik emoten dau Nafarroako Gobernuak eta aurtengo edizinoan 31.000 euro jaso ditu Faltzeseko musikariak.
Pedro Iturralderi emon deutse gaur, Leireko monasterioan egin daben ekitaldian, 2007ko Kulturaren Vianako Printzea Saria.
Sari banaketan Asturiasko Printzea izan da eta berak emon deutso saria Faltzesko musikariari, kultur arloan eta Nafarroaren sustapenean egindako lana autortzeko.
Ondoren, Miguel Sanz Nafarroako presidenteak adierazpenak egin ditu eta Pedro Iturralderi Saria emoteko onartutako Foru Dekretua irakurri dau. Sarituak be berbea hartu dau Felipe Printzeak ekitaldiari amaiera emon aurretik.
Vianako Printzea saria 1990. urtetik emoten dau Nafarroako Gobernuak eta aurtengo edizinoan 31.000 euro jaso ditu irabazleak.
Pedro Iturraldek (Faltzes, 1929) 9 urtegaz egin eban debuta saxofoi-jole legez. Espainiako jazz musikan aitzindaria izan zan, Madrileko musika kontserbatorio nagusian egin eban saxofoi karrerea eta klarinete, piano, biolin eta armonia ikasketakaz buztartu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!