‘Le Noise’ eta ‘Hard Spirit’ nagusi Bilbao Hiria 19. Pop Rock lehiaketan

Bizkaie! 2007-06-11 02:00   Musikea

‘Le Noise’ talde bizkaitarrak 6.000 euroko saria lortu dau. Las Furias gipuzkoarrak izan dira bigarren, 4.000 euroko sariagaz. Hirugarren Bartzelonako Ultraplayback taldea sailkatu da, 3.000 euroko sariagaz. Metal arloan, Hard Spirit asturiarrak izan dira nagusi, 6.000 euroko sariagaz. Bigarren, Bartzelonako TrallaXXL, 4.000 eurogaz. Hirugarren, Sanctrum suediarrak izan dira, 2.000 euroko sariagaz.

‘Le Noise’ talde bizkaitarrak 6.000 euroko saria lortu dau aurtengo Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketan. Las Furias gipuzkoarrak izan dira bigarren, 4.000 euroko sariagaz. Hirugarren Bartzelonako Ultraplayback taldea sailkatu da, 3.000 euroko sariagaz. Metal arloan, Hard Spirit asturiarrak izan dira nagusi, 6.000 euroko sariagaz. Bigarren, Bartzelonako TrallaXXL, 4.000 eurogaz. Hirugarren, Sanctrum suediarrak izan dira, 2.000 euroko sariagaz.

Sari berezien arloan, bertoko banda onenaren saria be Le Noise taldearentzako izan da. Sari moduan, CD bat grabetako aukerea izango dabe. ‘Bilbao Aktiba’ saria Las Furias gipuzkoarrek lortu dabe eta saria berbera izango da, hau da, CD bat grabetako aukerea. 'Bilborock zuzenean' saria Le Noisek berak lortu dau. Sari moduan, Bilborock aretoan euren kanta barriak aurkezteko aukerea lortu dabe. Bestalde, 'Heineken' saria The Sinclairs bizkaitarrentzako izan da. Holan ba, eurentzako izango da kontzertuetan erabilitako backline ekipoa. Amaitzeko, 'Azkena Rock Festival' saria Las Furias taldeak lortu dau eta, sari moduan, jaialdi horretan joteko aukerea izango dabe.

Le Noise multitaldea da eta zinea asko maite dau, musikea lehen helburua bada be. Hariak, haize-instrumentuak eta perkusinoa dira euren lotura nagusiak, baina talde bilbotarrak ez dau soinu-iturririk baztertzen. Giro, ames, abangoardia eta grinaren aldeko apustua egiten dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu