Graham Dalton goizaldean heldu da Getxora

Bizkaie! 2007-06-18 02:00

Velux 5 Oceans estropadea aspaldi amaitu zan (Bernard Stamm, Kojiro Shiraishi eta Unai Basurko izan ziran lehen hirurak eta Sir Robin Knox Johnston laugarrena) baina Graham Dalton astelehen goizaldeko 03:30etan sartu da Getxon. Lehiaketatik kanpora ibili arren, sekulako harrerea egin deutsie zeelandabarritar itsasgizonari eta tartean izan dira Jose Luis de Ugarte eta Unai Basurko.

Getxotik abiatu eta 30.000 itsas miliak egiteko zazpi hilebete eta 21 egun behar izan ditu ‘A Southern Man’ ontziko patroiak. Bidean makinatxu bat arazo sufridu ditu, besteak beste, ekaitz bildurgarriak, lema eta belak apurtzea, gilaren bulboa galtzea, eskuko bi hatzamar apurtzea; horrezaz ganera, nabegazinoko ekipamendua ostu eutsien eta hori guztia gitxi ez bada, estropadan joiala, emazteak jakinarazo eutson minbizia atzemon eutsiela medikuek. Edozelan be, arazoak arazo, Dalton jn.ak beti esan dau ‘errazagoa izango da Ekuadorren edurra egitea nik estropadea bertan behera ixtea baino’. Egia esan, 2005ean minbiziak jota hildako 25 urteko semearen omenez parte hartu eta amaitu dau abentura hau Graham Daltonek. ‘Bidaia semeagaz batera egin dot; momentu onak eta txarra alkarregaz bizi izan doguz. Honaino heldu gara eta helburua bete dogu. Orain alde egiten itxiko dot’ adierazo izan dau Dalton jn.ak Getxon lehorreratu eta berehala.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu