Umeentzako lau liburu Elkarren eskutik

Bizkaie! 2009-09-16 15:54   Kulturea

Elkar argitaletxeak etxeko txikienei zuzendutako lau liburu aurkeztu ditu: Kuku saileko 'Printzesa begizulo' eta 'Martin, egon geldi'; Eta zer? saileko 'Ez naiz sirena bat, eta zer?'; eta Batela saileko 'Fatima'.

Elkar argitaletxeak etxeko txikienei zuzendutako lau liburu aurkeztu ditu: Kuku saileko 'Printzesa begizulo' eta 'Martin, egon geldi'; Eta zer? saileko 'Ez naiz sirena bat, eta zer?'; eta Batela saileko 'Fatima'.

'Printzesa begizulo' Juan Kruz Igerabidek idatzi dau eta begi-zuloak dituan printzesa pobre baten istorioa, San Borondon ugarteko erregearen alabearen istorioa kontetan dau. Begirada triste nekatua dauka printzeseak, neguko arratsalde lainotsu batek bezelakoa. Bere jaioterritik iges egin beharko dau, eta egun luzeetako bidaia egin ondoren, lurralde ezezagun batera helduko da. Han bizimodu barrira moldatu beharko da. Liburuak Elena Odriozolaren ilustrazinoak ditu.

Leire Bilbaorena da 'Martin, egon geldi liburua', eta Patxi Gallegoren ilustrazinoak ditu. Ipuinean, autotik ez urteteko esan deutso amak Martini, bera aireportura sartzen dan bitartean, aitonaren bila. Esana txintxo beteko dau Martinek, baina halan da be ezin bertan gelditu, tartean sartuko baitira kotxeak, garabiak, ferryak...

'Fatima', barriz, Rai Buenok idatzi dau eta irakurten hasi barri diran umeei zuzenduta dago. Bertan Fatimaren istorioa kontetan dau. Fatima neskatila lotsatia eta beldurtia zan; burumakur ibilten zan beti. Don Serio irakaslearen aurrean makurtzen eban burua gehien. Don Serio gizon serio-serioa zan. Zorrotza! Eta harek bibotea txukuntzeko eskua altzetan eban bakotxean, Fatima kikildu egiten zan bere jesarlekuan. Bildurraren bildurrez, berak egiten eban letra minuskula baino txikiagoa sentiduten zan. Iratz Inziarte da liburuaren ilustrazinoak egin dituana.

Elkarrek aurkeztu dauen azken liburua Katixa Agirrek idatzitako 'Ez naiz sirena bat, eta zer?' da. Eider Eibarren ilustrazinoak dituan liburu honen protagonistea Helena da, ugerketa-klaseak eta ugerlekua gustetan ez jakozan neska bat. Zergaitik ez jakozan gustetan? Ura belarrietatik sartzen jakolako, ura ahotik sartzen jakolako, urak begiak gorri ixten deutsozalako... Eta horrezaz gan, Sorkun irakasle sorgina atsegin ez dauelako. Errepetidu egin beharko dau ugerketa-ikastaroa, baina hurrengo ikasturtean Ibon izango da irakaslea, eta horrek apur bat aldatuko ditu gauzak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu