'Munduko Jendeak' jaialdiak euskaldunak eta etorkinak batuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2009-09-14 15:50   jardunaldiak

Hirugarren urtez, Munduko Jendeak Jaialdiak euskal gizartearen eta Bizkaian bizi diran etorkinen arteko alkarkidetzea sustatuko dau gaurtik irailaren 20ra bitartean. Danetara, 30 ekitaldi baino gehiago antolatu ditue eta, tartean, hainbat herrialdetako produktu tipikoen eta turistikoen erakusketak be izango dira Arenalean jarritako hogeta hamar stand baino gehiagotan.

Hirugarren urtez, Munduko Jendeak Jaialdiak euskal gizartearen eta Bizkaian bizi diran etorkinen arteko alkarkidetzea sustatuko dau gaurtik irailaren 20ra bitartean. Danetara, 30 ekitaldi baino gehiago antolatu ditue eta, tartean, hainbat herrialdetako produktu tipikoen eta turistikoen erakusketak be izango dira Arenalean jarritako hogeta hamar stand baino gehiagotan. Ekimenaren aurkezpen-prentsaurrekoan Josu Bergara (BFA), Nekane Alondo (Bilboko Udala), Miguel Gonzalez (EJ) eta Paciencia Okón (Cáritas) izan dira.

Ez da kasualidadea jaialdi hau antolatzeko egoitza Bizkaiko uriburua aukeratzea, izan be, Bizkaia da Euskal Autonomia Erkidegoan etorkin-tasarik altuena dauena, 65.719 lagun hain zuzen be. Holan, aste osoan, emonaldi poetikoak, musikalak, berbaldiak, nazinoarte mailako jantzak edota, bitxikeria moduan, kaligrafia arabiarra ikasteko tailerrak izango dira.

Berrikuntza moduan, aurtengo jaialdian emakumeen kontrako indarkeria salatzeko kanpainea abiarazoko da. Asteburuan, bortxaketa eta bestelako sexu-erasoen kasuan jarraitu beharreko protokoloa zein dan jakinarazoko jake herritarrei, Udaltzaingoagaz eta udalerriko Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuagaz lankidetzan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu