Guggenheim Bilbao Museoak Sydney Pollack-en Frank Gehry-ren esketxak dokumentala emongo dau
2009-09-15 10:59 BarriakGaur, irailak 15, Guggenheim Bilbao Museoan Sydney Pollacken Frank Gehry-ren esketxak dokumentalaren emonaldia hasiko da. Dokumentala egunero eskainiko dabe da urriaren 20ra arte, goizeko 11:00etatik 20:00etara.
Gaur, irailak 15, Guggenheim Bilbao Museoan Sydney Pollacken Frank Gehry-ren esketxak dokumentalaren emonaldia hasiko da. Dokumentala egunero eskainiko dabe da urriaren 20ra arte, goizeko 11:00etatik 20:00etara.
2008an hil zan Sydney Pollack-ek, Gehryren lagun eta zinemagileak, zuzendu eban 2005ean dokumental hau, Frank Gehry arkitekto estadubatuarraren lanean sakontzen dauena. Gehryren ibilbidean funtsezkoak diran hainbat eraikin aurkezteaz gan, nazinoartean izena daben artista eta arkitektoei –Robert Rauschenberg, Edward Ruscha, Dennis Hopper, Bob Geldof eta Philip Johnson-i esaterako– egindako alkarrizketa laburrak be ikusi ahal izango dira.
Emonaldi honek hasierea emongo deutso New Yorkeko Guggenheim Museoaren arkitekto Frank Lloyd Wrighten omenez antolatu dan erakusketeari (gainera, museo hori 1959an edegi ebenetik 50 urte igaro dira). Izan be, Frank Gehryren eraikin ikonikoan arkitekto irudikor horren lana ikusteko aukera parebakoa eskaintzen dau erakusketeak.
Kontuak kontu, dokumentala egunero (hilaren 15etik 20ra) eskainiko dabe goizeko 11:00etatik 20:00etara 103 B aretoan. Dokumentalaren iraupena 57 minutukoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!