'Murgiltze Sistemea' da eredurik egokiena da ikasleek bi hizkuntza ofizialak ikasteko

Bizkaie! 2009-09-17 18:53   Euskerea berbagai

Dezimak gora dezimak behera, 2006-2007 ikasturtean Barakaldoko ikasleen % 26,86k baino ez dau ikasi euskalduntzen dauen eredu bakarrean, hau da, D ereduan. Azken urteotan Barakaldoko ikastetxeetatik milaka, gehiengoa, izan dira euskerea menperatu edota jakin barik urten daben gazteak.

Bere sorreratik Sasiburu, Barakaldoko Euskaldunon Elkarteak euskerearen erabilerea bultzatu eta bere egoereari buruzko hausnarketak egin eta plazaratu izan ditu. Esangura horretan, azken 12 urtetan bezela, herriko irakaskuntzan dagozan 2007-08 aldiko matrikulazino datuen berezko azterketea egin dau Sasiburuk; bertan ezagutza eta erabilereari buruz egindako azken azterketak be agertzen dira. Txosten osoa ikusteko klik egin eskumako loturan.


Barakaldoko matrikulazino datuak (2007-2008). Laburpena


1- Dezimak gora dezimak behera, 2006-2007 ikasturtean Barakaldoko ikasleen % 26,86k baino ez dau ikasi euskalduntzen dauen eredu bakarrean, hau da, D ereduan. Azken urteotan Barakaldoko ikastetxeetatik milaka, gehiengoa, izan dira euskerea menperatu edota jakin barik urten daben gazteak.
2- Irakaskuntza Publikoan D ereduaren portzentajeak gora egiten dau (hiru puntu gitxi gorabehera, ehuneko 26,86ra arte).
3- Irakaskuntza Pribatuan, D ereduko ikasle guztiak (50) Errekatxon dagoz.
4- Eskola pribatuetan arrakasta gehien dauen eredua B eredua da. Guraso askok eta askok B ereduaren alde joten dabe honek be euskalduntzen dauelakoan. Bistan da hori ez dala holan. Era berean, Irakaskuntza pribatuan apustu sendoa egin dabe B ereduaren alde eta D ereduaren kalterako.
5- Pribatuetan ez dago D eredurik DBHn. B eredua da gehien igoten dan eredua DBHn ( ia % 40 dauka).
6- Batxilergoan D ereduak ez dau igoera nabarmenik lortu eta % 40 inguru dauka. A eredua % 60 inguru dauelarik.
7- Hezkuntza zikloetan, 10 ikasle baino ez dagoz D ereduan, beste guztiak A ereduan.
8- Etorkinen ereduaren aukeraketea: A ereduan matrikuletako jokerea dabe. D ereduan matrikulautakoak gitxiengoa dira: % 6,35
9-1996-1997 eta 2007-2008 ikasturteen artean D ereduaren urteko batez besteko igoerea % 1,31ekoa izan da. Abiada honegaz Hezkuntza Sistema honek ikasle guztiak euskalduntzeko, hau da, D ereduan ikasteko, 76 URTE ! inguru beharko litzatekez. Egungo 'Ereduen' sistema barruan azken hori posiblea izango balitz, jakina.
10- Azken honi Ezagutza eta Erabilereari buruzko datu ofizialak gehitzen badeutsaguz, euskaltzaleok kezkatuta egoteko arrazoia dago.
11- Gure ustez, beste herri batzuetan (Katalunian besteak beste) erabilten daben 'Murgiltze Sistemea' eredurik egokiena da ikasleek bi hizkuntza ofizialak ikasteko. Bitartean 'Ereduen Sistemea' gitxiagotua dagoan hizkuntzearen kalterako izango da.
12- Murgiltze sistemea ezarri beharra argi ikusten da B2 izeneko froga edo ebaluazinoaren ondoren. Bestetik, Murgiltze sistemearen ezarpenak administrazinoaren aldetik hurreko jarraipen zorrotza eskatzen dau. Ezarpen Prozesuan iruzurrik izan ez daiten argi egon behar dira planteamenduak, eduki eta ganerako baliabideak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu