DBHko ikasleei zuzendutako Zernola Olinpiadea abiarazo dau Elhuyar Fundazinoak
2009-09-25 10:37Olinpiadan parte hartzen daben ikasgelek zientzia eta teknologiaren ganeko bost proba gainditu behar ditue. Gela bakotxak blog bat izango dau, eta hor jarri behar ditue proben ebazpenak. Proba onena egin dauen ikasgeleak saria jasoko dau, gelako ikasle guztientzat, eta olinpiadearen amaieran puntu gehien dituen bost ikasgelek sari berezia jasoko dabe.

Urtero legez, Elhuyar Fundazinoak zientzia eta teknologiaren VIII. Zernola Olinpiadea jarri dau martxan, www.zernola.net atariaren bitartez. Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasgelei dago zuzenduta eta urria eta apirila bitartean egingo da. Izena emoteko epea zabalik dago webgunean bertan.
Olinpiadan parte hartzen daben ikasgelek zientzia eta teknologiaren ganeko bost proba gainditu behar ditue. Gela bakotxak blog bat izango dau, eta hor jarri behar ditue proben ebazpenak. Proba onena egin dauen ikasgeleak saria jasoko dau, gelako ikasle guztientzat, eta olinpiadearen amaieran puntu gehien dituen bost ikasgelek sari berezia jasoko dabe.
Lehenengo postuan sailkatzen dan ikasgelako ikasleak Senda Viva natura-parkera joango dira, egun biko osteratxuari esker; bigarren sailkatzen dan gelakoek, barriz, Espejoko aterpetxean egingo dabe egun biko egonaldia: hirugarren sailkatuek Arabako Sobron ibaia esplorauko dabe, egun bateko txangoan; azkenik, laugarren eta bosgarren postuetan sailkatutako ikasgelek egun-pasa egingo dabe Andoaineko Uraren Interpretazino Zentroan eta Leitzaraneko bailaran bizikletan ibilteko aukerea be izango dabe.
Lehenengo proba urriaren 26an argitaratuko da, eta parte hartzen daben ikasgelek ia hilabeteko epea izango dabe ebazteko. Zernola Olinpiadearen helburua da gazteei zientziagazko eta teknologiagazko zaletasuna biztutea, talde-lana eta sormena sustatzea eta, era berean, teknologia barrietan trebetasuna lantzea.
Sailkapen nagusian lehenengo postua lortzen duen ikasgelak Senda Viva parkeak emongo deutso saria; bigarren postuan sailkatzen danaren saria, barriz, Arabako Foru Aldundiaren kontura joango da; hirugarren postukoarena Sobron Abentura taldeak emongo du, eta laugarren eta bosgarren saridunen txangoak Andoaineko Leitzaran Uraren Interpretazino Zentroak ordainduko ditu.
Babesle honeek emongo ditue proba bakotxari jagokozan sariak: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila, Berria, Kukuxumusu, Elkar liburu-dendak, Gaztezulo, Skunfunk, Donostiako Aquariuma, Zientziaren Kutxagunea, Karpin Abentura parkea, Astizko Kobak (Mendukilo) eta Iruñeko Planetarioa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!