Agirre lehendakariari omenaldia bere heriotzearen 50. urteurrenean

Bizkaie! 2009-09-24 15:50

Helburuak ondokoak dira: Agirre lehendakariaren figurea sozializetea; Agirrek irudikatzen dituan printzipioak eta balioak, XXI. mendeko politikagintzan eta gizartean bete-betean indarrean dagozan printzipioak eta balioak sozializetea: demokrazia, askatasuna, humanismoa, justizia soziala, europazaletasuna, espiritu unibersala, aniztasuna, autogobernua, indarkeriarik eza, bakea eta alkarrizketea; eta azken helburu legez, herritarren partaidetzea sustatzea.

Datorren 2010eko martxoaren 22an, 50 urte beteko dira, Jose Antonio Agirre Lekube Euskadiko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariaren heriotzea jazo zanetik (Parisen, 1960ko martiaren 22an, 56 urte zituala). Jazoera hori gogoratzeko asmoz, Sabino Arana Fundazinoak, Agirre lehendakariaren bizitza personal eta politikoagaz loturea daben zenbait persona eta erakundegaz batera, hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu ditu, 2010. urte osoan garatzen joateko.

Gaur Bilbon egindako omenaldiaren eta 50. urteurrena oroitzeko ekitaldien Batzorde Eragilearen (Joseba eta Aintzane Agirre, Ander Landaburu, Joseba Leizaola, Xabier de Irala, Ludger Mees, Fernando García Macua eta Belen Greaves) aurkezpen-ekitaldian, Agirre lehendakariaren seme-alaba Joseba eta Aintzanek parte hartu dute, eta horrekaz batera egon dira: haren Jaurlaritzako sailburuetako baten semea, Xabier Irala (Antón de Iralaren semea), Leizaola lehendakariaren lobea, Joseba Leizaola, Athleticeko presidentea, Fernando García Makua; Ludger Mess historialaria, Juan Mª Atutxa Sabino Arana Fundazinoko lehendakaria eta José Antonio Rodríguez Ranz, Gogoeta eta Alkarrizketarako mintzaguneko koordinatzailea.

Okasinorako berenberegi eratu dan aitatu batzordearen helburuak ondokoak dira: Agirre lehendakariaren figurea sozializetea, bai haren ibilbidea, bai izari politikoa eta giza izaria, eta bai haren legatua; Agirrek irudikatzen dituan printzipioak eta balioak, XXI. mendeko politikagintzan eta gizartean bete-betean indarrean dagozan printzipioak eta balioak sozializetea: demokrazia, askatasuna, humanismoa, justizia soziala, europazaletasuna, espiritu unibersala, aniztasuna, autogobernua, indarkeriarik eza, bakea eta alkarrizketa; eta azken helburu legez, heerritarren partaidetzea sustatzea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu