Four Friends talde bilbotarrak zabalduko dau Santurtziko dobako jazz kontzertuen zikloa
2009-09-23 18:15 MusikeaSanturtziko (Bizkaia) Jazz & Blues 2009 jardunaldiak hasiko dira bihar, irailak 24, Four Friends talde bilbotarrak eskainiko dauen dobako emonaldiagaz. Ekimen honen barruan, Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskera Saileko Gaztebox zerbitzuak kontzertuak antolatuko ditu eguenero urriaren 29ra arte.
Santurtziko (Bizkaia) Jazz & Blues 2009 jardunaldiak hasiko dira bihar, irailak 24, Four Friends talde bilbotarrak eskainiko dauen dobako emonaldiagaz. Ekimen honen barruan, Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskera Saileko Gaztebox zerbitzuak kontzertuak antolatuko ditu eguenero urriaren 29ra arte.
Udal santurtziarretik jakinarazo dabenez, jardunaldien bigarren edizinoan 'jazz kultura zabaltzeko eta gure lurraldean sorturiko taldeak sustatzeko' proposamena sendotu gura dabe.
Modu honetan, eguenero, bihartik eta urriaren 29ra arte, estilo desbardinez gozetako aukera izango da Paprika (gipsy jazz), Belceblues (blues), The Cherry Bopers eta Funk Clective (funk), Miguel Salvador Project (jazz) eta Four Friends (bossa, funk eta rockabilly) taldeen emonaldiakaz.
'Talde guztiek kalidadea autortua dabe, hareen diskoetan zein generoko jaialdi desbardinetan emondako kontzertuetan erakutsi daben legez', adierazo dabe Gaztebox zerbitzuko arduradunek. Zikloaren azken emonaldia The Cherry Bopers taldeak eskainiko dau, urriaren 29an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!