Euskaltzaindia Etxarri Aranatzen
2009-09-24 11:16 Euskerea berbagaiUrtero legez, aurten be Nafarroa Oinez jaiagaz bat egingo dau Euskaltzaindiak eta irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, hainbat ekitaldi egingo ditu. Goizean, Akademiaren Euskeraren Historia Soziala egitasmoaren arduradunek eta Sustapen batzordeak euren lan-bilerak Etxarriko udaletxean egingo ditue. Arratsaldeko 16:00etan, Euskaltzaindiaren Zuzendaritza Andra Mari ikastolan batzartuko da.
Urtero legez, aurten be Nafarroa Oinez jaiagaz bat egingo dau Euskaltzaindiak eta irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, hainbat ekitaldi egingo ditu.
Batetik, goizean, Akademiaren Euskeraren Historia Soziala egitasmoaren arduradunek eta Sustapen batzordeak euren lan-bilerak Etxarriko udaletxean egingo ditue. Bestetik, 12:30ean, Andra Mari Ikastola bisitauko dabe euskaltzainek eta batzordekideek. Hirugarrenik, arratsaldeko 16:00etan, Euskaltzaindiaren Zuzendaritza Andra Mari ikastolan batzartuko da.
Azkenik, arratsaldean, 18:00etan, agiriko ekitaldia egingo dau Euskaltzaindiak, Andra Mari ikastoleagaz batera.
Hauxe izango da agiriko ekitaldiaren egitaraua:
• Agurra: Muxi Mariñelarena, Andra Mari Ikastolako zuzendaria.
• Aurkezpena: Pello Urzelai, Andra Mari Ikastolako lehendakariordea.
• 'Sakanako hitzekin jolasean' berbaldia. Jose Luis Erdozia, euskaltzain urgazlea.
• 'Jose Mari Satrustegi gogoan' berbaldia. Pello Urzelai, Andra Mari Ikastolako lehendakariordea.
• Kantea. Lur eta Amets Larraza, Andra Mari Ikastolako ikasle ohiak.
• 'Santiago Ezkerra 'Lizarrusti'. Bizitza eta lanak' liburua. Aurkezlea: Andres Iñigo, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria eta liburuaren egilea.
• Euskaltzaindia eta Nafarroa. Aurkezlea: Andres Urrutia, euskaltzainburua.
• Kantea. Lur eta Amets Larraza, Andra Mari Ikastolako ikasle ohiak.
'Santiago Ezkerra 'Lizarrusti'. Bizitza eta lana' liburua
Andres Iñigo euskaltzainak atondutako argitalpen honetan Santiago Ezkerra Beltza (1925-2009), Etxarri Aranazeko euskaltzain urgazlearen bizi-ibilbidea eta bere lanen hautaketa bat eskaini da. Artikulu asko idatzi zituan eta 1954-1986 urteen bitartean Zeruko Argia, Príncipe de Viana eta Goiz-Argi aldizkarietan argitaratutako 127 batu dira edizino honetan. Gai ugari ikutu zituan, eta danen ganetik bere abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna agirian itxi. Osogarri moduan, Norbert Tauerri idatzitako gutun sail bat be sartu da liburuan. Testuen transkribaketan, egileak erabilitako grafia errespetau da.
Euskaltzaindia eta Nafarroa liburuxkea
Euskaltzaindiak Nafarroan egin eta egiten dituan ekitaldien barri emoten dauen liburuxkea da. Hainbat atal ditu: hartu-emon instituzionalak, Euskaltzaindiaren biltzarrak, bilerak eta ekitaldiak Nafarroan, edota argitalpenak. Nafarroako euskaltzain oso, ohorezko eta urgazleen zerrendea be agiri da liburuxka honetan, bai hil diranak, bai eta gaur egungoak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!