Euskal Jaia eta Kalebambalina Sopelanan

Bizkaie! 2009-09-09 14:20

Uribe Kostako Sopelana herrian ekitaldiz betetako bi astegoien izango dira hurrengoak. Euskal Jaia irailaren 12an eta 13an eta Kalebambalina 2009, kale antzerki, zirku eta animazino festibala.

Euskal Jaia 2009 irailaren 12 eta 13an egingo da Sopelanako udaletxearen inguruetan. Aurten be, kultura eta gastronomia jarduerek osotuko dabe programearen ardatza. Esangura horretan, zapatuan, irailaren 12an, Baserritarren Azokea egongo da goizeko 10:00etatik aurrera.

Era berean, txalaparta-erakusketea eta joteko aukerea be emongo da goiz osoan zehar. 13:00etan, gazta, barazki, lora eta fruta Txapelketako sari banaketea egingo da. Eguna amaitzeko, gaueko 21:00etatik aurrera, Iñaki Plaza & Jon Garmendia taldearen kontzertua egongo da. Taldeak musika tresna anitz buztartuko ditu bere emonaldian, besteak beste, txalapartea eta trikitixea.

Domekan, irailaren 13an, Zirri Marra alkarteak antolatutako Margo Lehiaketea egingo da goiz osoan. Bestalde, 'Fermin eta Eusebio' Sukalki Txapelketea egongo da, trikitixaz alaituta, udaletxeko plazan.

Eguerdiko 13:00etan, txistu-kontzertuaz gozetako modua egongo da, perkusinoak, metal boskoteak eta teklatuak lagunduta. Ordubete geroago, arratsaldeko 14:00etan, Sukalki Txapelketako sari banaketea egingo da. Arratsaldez, 17:00etan, barriz, Margo Lehiaketearen sari banaketea egingo da. Azkenik, 18:00etan, umeentzako animazinoa egongo da 'Betizu Disko Jaia' dantzaldiagaz.


Kalebambalina 2009, kale antzerki, zirku eta animazino festibala

Kalebambalina 2009 izeneko kale antzerki, zirku eta animazino festibala irailaren 18tik 20ra bitartean izango da. Barikuan, irailaren 18an, Hortzmuga taldeak 'Olympicas 2012' ikuskizuna eskainiko dau arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Sopelanako udaletxearen ondoan. Gaueko 22:00etan, Solo Manolo-ren txandea izango da 'Locomotivo' lanagaz.

Zapatuan, irailaren 19an, Malas Compañias taldeak 'Ukele Jauna' antzeztuko dau 18:00etatik aurrera. Udaletxearen inguruetan jarraituz, El Negro y El Flaco taldeak 'Alquimia' lana eskainiko dau 19:30etan. Azken buruan, Circúlation Locale-ren 'Trampoline Mission 3' emonaldia izango da gaueko 22:30etan eta gauerdian, barriz, Organic taldeak 'Malditas' interpretauko dau, Iturrieta Parkean.

Domekan, irailaren 20an, Teatro Salitrek 'On egin mon amour' lana eskainiko dau 18:30etatik aurrera udaletxearen inguruetan. Azkenik, Mumussic Circus -ek zarratuko dau Kalebambalina 2009 arratsaldeko 19:30etan 'Merci Bien' obreagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu