Azken astea 'Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut' erakusketea Guggenheim Bilbao Museoan ikusteko

Bizkaie! 2009-09-14 13:58   Kulturea

Irailaren 20an erakusketeak ateak zarratuko ditu baina Guggenheim Bilbao Museoak beste erakusketa interesgarri bat abiarazoko dau; aldi baterako erakusketa honi 'Frank Lloyd Wright' izenburua jarri deutsie eta bertan AEBko izen handiko arkitekto horren ibilbideari omenaldia egingo jako.

Erakusketea zarratzeko egun batzuk baino geratzen ez diranean, 528.000 lagun baino gehiagok bisitau dabe 'Cai Guo Qiang: Sinetsi nahi dut' erakusketea, martiaren 17an Guggenheim Bilbao Museoan inaugurau zana, BBVA-ren babesari esker.

Bertan nazinoartean ezaguna dan artista txinatar horren ibilbidea erakusten da; ikusgai jarri diran lanen artean, 'Inopportune Stage One' (2004) instalazinoa dago: Museoko Atrioaren sabaitik zintzilikatu ziran zortzi auto, hain zuzen be.

Irailaren 20an erakusketeak ateak zarratuko ditu baina Guggenheim Bilbao Museoak beste erakusketa interesgarri bat abiarazoko dau; aldi baterako erakusketa honi 'Frank Lloyd Wright' izenburua jarri deutsie eta bertan AEBko izen handiko arkitekto horren ibilbideari omenaldia egingo jako, izan be, harek sortu eban Solomon R. Guggenheim Museum-en egoitza dan New Yorkeko eraikin deigarria eta aurten horren inaugurazinoaren 50. urteurrena beteten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu