Berbaro Elkarteak 20 urte bete ditu

Bizkaie! 2009-09-11 10:33   Euskerea berbagai

'Euskeraz bizi garenon eta euskerea bultzatzen dogunon bilgunea da Berbaro. Hizkuntzea eta kulturea osotasun baten bi adartzat hartu doguz beti, hizkuntzearen bidez kulturea indartzeko eta kulturearen bidez hizkuntzea indartzeko. Bide horretan aurrera eroan dogun lan egiteko modua euskaldunontzako baikorra eta erdaldunentzako erakargarria gertatu daiten saiatu gara eta saiatzen gara'.

'Euskeraz bizi garenon eta euskerea bultzatzen dogunon bilgunea da Berbaro. Hizkuntzea eta kulturea osotasun baten bi adartzat hartu doguz beti, hizkuntzearen bidez kulturea indartzeko eta kulturearen bidez hizkuntzea indartzeko. Bide horretan aurrera eroan dogun lan egiteko modua euskaldunontzako baikorra eta erdaldunentzako erakargarria gertatu daiten saiatu gara eta saiatzen gara.

Berbaron eregiteko jarrerea dogu, behar dan lekuan presinoa egitea albo batera itxi barik, euskerearen aldeko jarrerea piztu eta aktibetako. Gure guraria herri ekimen dinamikoa, ideia zein finantziazino aldetik geure buruaren jaube eta durangarren artean onarpen eta babes zabalekoa izatea da'.

Bart, 20. urtemugako ospakizunen aurkezpenagaz batera, alkartearen ibilbidea gogoratu eta etorkizuneko erronkak plazaratu ditue.

Datozen urteetarako norabidea zehazteko eta, holan erabagi ezkero, erronka barriei ekiteko Berbaroko Zuzendaritza Batzordeak gogoeta jardun bat bideratu dau aurten. Aitatu gogoeta prozesu horretatik ondoko ondorioak azpimarra daitekez:

Berbarok, euskerearen inguruko sentsibilizazinoan era zuzenagoan jardun behar dau: kalean presentzia handiagoa izan, kanpainak burutu, jarduerak sustatu… Eta jarrera zirikatzaileagoa izan behar dau.

Anbotogaz, di-dagaz eta Plateruenagaz dagoan loturea landu eta era esplizituan zabaldu behar da.

Berbaro alkarteak egun dituan 400 bazkideek eretxiak emoteko eta trukatzeko gogoa eta beharra dabe. Berbaroren lana gero eta eraginkorragoa dala eta Durangora ez eze alkartearen jarduerea Durangaldeko beste udalerri batzuetara be zabaldu dala eta batzuetan Berbaroren lanak ez dauela behar bezelako oihartzuna izaten gogoan hartuta, Berbarok aparteko ahalegina egingo dau bazkideakazko eta, oro har, gizarteagazko komunikazinoan, izan be, lan egitea ez da nahikoa, ezinbestekoa da egindako lanaren barri behar dan moduan zabaltzea.

Berbaroko Zuzendaritza Batzordea bat dator oro har gogoeta saioan laburbildutako ondorio nagusiakaz. Beraz, bideak jorratuko ditu (egungo baliabideek zer eskaintzen daben aztertzen ari gara), nahi eta behar horreei era egokian erantzuteko. Esangura horretan, ondoko proposamenak luzatu ditue:


Eztabaida gunea

Aitatu komunikazino hutsunea neurri batean behintzat beteteko asmoz, eztabaida gunea zabalduko dau Berbarok Interneten. Euskaltzale guztiek izango dabe sarbidea bertara, eta jorratuko diran gaietan eskarmentua daben adituei be konbita egingo jake. Eztabaida eraginkorra nahi da eta, beraz, administrari bat izango dau guneak, gaiak antolatzeko, eztabaidak bideratzeko eta esandakoak laburbiltzeko. Interneten bidez, halere, herritarren zati batengana heltzeko modua izango da, ez guztiengana. Beraz, beste bide batzuk be jorratuko dira. Gainera, bazkideakaz zuzenean hartu-emonetan egoteko asmoa dago, euren kezkak, eretxiak, nahiak eta zaletasunak ezagutzeko.


Azpitaldeak

Bazkideak Berbaroren eguneroko jardunean sartzea litzateke erronkarik eta lorpenik handiena. 'Bazkideak Berbarora ekarri nahi doguz eta, horretarako, alkartearen hasierako urteetan bezela, azpitaldeak jarri nahi doguz martxan. Hasteko, bi lan talde proposatuko doguz: batetik, gazte arloaren nondik norakoak jorratuko dituana eta, bestetik, herritarren nahiak, interesak eta zaletasunak jasoteaz eta proposamen zehatzetara ekarteaz arduratuko den azpitaldea.


Berbaro taldea

Plateruena, di-da eta Anboto Komunikazio Taldeagaz batera Berbaro taldearen marka sortzea da asmoa. 'Talde izaera emongo leuskigu, proiektuak aurkeztu eta proposamenak egiteko orduan sendotasun handiagoa erakutsiko geunke eta beste erakunde eta taldeakazko hartu-emonak erraztuko leukez'.

Baina hori baino garrantzitsuagoa da Berbaro taldea osotzen dogunon benetako alkarlana gauzatzea. Urteakaz, eta arrazoi bat baino gehiago tartean dirala, Berbaro taldea osotzen dogunon arteko eguneroko hartu-emon eraginkorra moteldu egin da. Horrek alkarrengandik urruntzea ekarri dau ezinbestean, eta sarritan, batzuok eta besteok, arrotz sentidu gara geure etxean. Egoera horri bueltea emon behar jako. Nork bere autonomia zainduta eta bakotxak bere jardun eremu propioa dauela autortuta, bateko eta besteko arduradunek eta kudeatzaileek alkarregaz lan egiten hasi beharko geunke, lan egiteko moduak konpartiduz, alkarren arteko konfidantzea irabazi arte. Proiektu zehatzakaz has gaitekez, apurka-apurka alkarlan hori ohitura bihurtu beharko litzateke eta taldea osotzen dogunon kudeaketa planaren zati bihurtu.

Gogoeta saio hau, hausnarketa prozesuaren lehen saioa da eta hemendik aurrera proposatutako ekintzetan sakontzen jarraitzeko asmoa dauka Berbarok.


XX. urteurreneko ekitaldiak

Irailaren 17an, Durangaldeko azken hogei urteetako euskerearen egoerea izango dabe berbagai Plateruena Kafe Antzokian, 20:00etan. Gaueko 22:00etan, barriz, Bikoteatroa konpainiako Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek 'Euskarazetamol' antzezlana eskainiko dabe Plateruenan bertan.

Irailaren 18an, barikuan, Terry Lee Halek eta Pettik kontzertua emongo dabe Plateruenan 22:00etatik aurrera.

Zapatuan, hilaren 19an, Kantutrikipoteo bategaz hasiko dira ekitaldiak. Ondoren, bazkaria (14:30etan) eta AIKO taldearen erromeria ibiltaria (19:00etan) hartuko dau Kafe Antzokiak.

Umeei eskainiko deutsee ospakizunen azken eguna. Holan, umeentzako tailerrak, jolasak eta tarta banaketea izango dira domeka goizean Ezkurdin. Arratsaldean, barriz, bertsotxongiloen txandea izango da Plateruenan; 17:30etatik aurrera, 'Hitzen lapurrak' lana eskainiko dabe doban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu