Asiako egileen obrak III. Nazinoarteko Getxophoto Argazki Jaialdian

Bizkaie! 2009-09-08 18:34   Kulturea
Erakusketak hile osoan zehar ikusi ahal izango dira, 2009ko irailaren 10etik urriaren 11ra. Jaialdiaren ekintza nagusiak, barriz, jaialdiaren lehen astegoienean egingo dira, irailaren 11tik 13ra

'Asiako fikzioak' izenpean, gaur aurkeztu dabe Getxoko Portu Zaharrean III. Getxophoto. Txina, Japon, Hego Korea eta Taiwan-eko hogei ospedun egileren obrak aukeratu ditu hirugarrenez jaialdiko komisario lanak egin dituan Alejandro Castellotek.

'Asiako fikzioak' izenpean, gaur aurkeztu dabe Getxoko Portu Zaharrean III. Getxophoto. Txina, Japon, Hego Korea eta Taiwan-eko hogei ospedun egileren obrak aukeratu ditu hirugarrenez jaialdiko komisario lanak egin dituan Alejandro Castellotek, besteak beste, Yasumasa Morimura, Tomoko Sawada (Japón), Wang Qingsong, Yao Lu, Liyu+Liubo edo Jiang Zhi (Txina), Myoung Ho Lee (Hego Korea) edo Shen Chao-Liang (Taiwán).

Getxophoto, Nazioarteko Argazki Jaialdiak Getxo udalerri bizkaitarraren kale, eraikin esanguratsuak erakusleiho hartzea, hau da, espazio publikoetan argazkiak eskegitea dau ikur. Jaialdiak argazkigintzearen, herriko gune desbardinen erabilpen kulturalaren eta ohikoak ez diran gune eta formatu adierazgarriak miatzearen aldeko apostua egiten dau.

Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK-ren laguntzinoari esker, Getxophoto berenberegi aukeratutako eta Getxoko gune esanguratsuenetan kokatuta dagozan irudi sortaz dago osotua.


Erakusketak (Irailak 10 – Urriak 11)

Bi erakusketa gune

Getxophoto herrian zehar oinez zoazela argazkietaz gozetako dago diseinauta. Aurten, instalazino gehienak pasealekuan dagoz kokatuta: Portu Zaharrerik Arriluzera, Ereagako pasealekutik jarraituz. Leku horreetan, Wang Qingsong, Maleonn, Tomoko Sawada, Cui Xiuwen, Jiang Zhi, Hu Yang eta Myoung Ho Lee-ren lanak ikusi ahal izango dira.

Bigarren gunea Algortako erdigunea da eta hor hainbat erakusketa dagoz ikusgai, barruko erakusketak eta kanpokoak: Hu Yangen argazkiak, Shangai-ren bizimoduaren inguruan, hainbat erakusleiho, saltoki eta tabernetan ikus daitekez, edo Yasumasa Morimura autore japoniarraren instalazinoa San Nikolas plazan.


Lau gela

Lan gehienak kalean erakutsi arren, aurten lau gela desbardinetan erakusketak egongo dira: merkatuaren barrualdean (Yao Lu-ren erakusketea), Aixerrotan ( Lee Jeng-Lok korearraren lana), Algortako Kultur Etxean (Shen Chao- Liangen lanak) eta Amezti kalean (Liyu+Liubo-ren lana) jaialdiak preparautako gelan.

Nazinoarteko izaera nabaria dauen Jaialdia izanik, Getxophotok hurreko autoreen alde be egiten dau. Holan, Jorquera-ren (Nophoto agentziaren kidea eta egun Txina-n bizi dana) lana edo Juan Gomez erandiotarraren Second Life proiektuaren aurrerapen bat eskeiniko da.


Konbidatuak

Jaialdian zehar, Wang Qinsong lako autorea, txinatar arte garaikideko artistarik ezinbestekoena, eta Shen Chao-Liang, Japoniako Asia Saria (2004) eta Hego Koreako Argazkilari Onenaren saria (2006) dituanak, Getxon egongo dira eta publikoak eurekaz berba egiteko aukerea izango dau. García-Alix, Juan Gómez eta Alfredo Divasson be egongo dira Getxon.


Jarduerak. Irailak 10 - 13

Metro Geltokiko plazan jaialdiaren ardatz izango dan karpea kokatuko da baina Andres Isasi Musika Eskolan, Zabala ikastetxean, Algortako Kasinoan zein Hotel High Tech Tamarisesen be ekitaldiak izango dira. Proiekzinoak, erakusketak, lantegiak (8 horas con García-Alix eta Cómo crear fotografías en 3D), aurreko urteko Getxophotoko irudiekaz egindako produktu birziklatuak (Emaus enpresak landuak), Bisita gidatuak, Bertsophoto (antxinako ohiturea eta argazkilaritzea buztartzen dituan formatu barria) edo Pop Proiekzinoa (uri erdian ezarritako pantaila erraldoian nahi dauen guztiak bere argazki gogokoenak erakusteko) nabarmendu daitekez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu