'S.T.O.P. Okupautako Lurralde Palestinarretan bizirauten', sufrimentu gordinaren argazki-erakusketea Gernika-Lumon

Bizkaie! 2009-09-11 12:05   Kulturea
2009ko irailaren 10etik 2010eko urtarrilaren 31ra, Bakearen Museoan

Luis Valtueña Argazkigintza Humanitarioko XI. Nazinoarteko Sariaren irabazle den Giovanni Marrozzinik ataratakoak argazkiek Lurralde Palestinarretan populazinoak bizi dauen egoera larriaren barri emoten dabe. Erakusketea 2010eko urtarrilaren 31ra bitartean egongo dira ikusgai Gernika-Lumoko Bakearen Museoan.

Munduko Medikuak alkarteak Gernika-Lumoko Bakearen Museoa Fundazinoaren laguntzinoagaz batera antolatutako aldi baterako 'S.T.O.P. Okupautako Lurralde Palestinarretan bizi irauten' argazki-erakusketeak Lurralde Palestinarretan populazinoak bizi dauen egoera larriaren barri emongo dau. Argazkiak Luis Valtueña Argazkigintza Humanitarioko XI. Nazinoarteko Sariaren irabazle den Giovanni Marrozzinik ataratakoak dira eta urtarrilaren 31ra bitartean egongo dira ikusgai Gernika-Lumoko Bakearen Museoan.

Berrogei urtetan dirauen gatazkearen ondorioz, Lurralde Palestinar Okupatuetako biztanleak egoeran larrian bizi dira. Bertako biztanleen erdia baino gehiago pobrezian bizi da, eta 1,2 miloe lagunek nazinoarteko laguntzinoa behar dabe. Milaka palestinarrek egunero pasau behar ditue 500 segurtasun-kontrol baino gehiago edota 400 kilometroko hormatzarrari.

'S.T.O.P. Okupatutako Lurralde Palestinarretan bizirauten' erakusketan, gatazkearen ondorioak dokumentau ditue, bertako biztanleen testigantzei esker. Argazkiak eskegiteko, burdin-hesi modukoak erabili ditue, palestinarrak eta israeldarrak banatzeko Israeleko Gobernuak jarri dituen muga fisikoen adierazle. Danetara, hogei argazki batzen dira; ataratako gainontzekoak ikus-entzunezko batean ikus daitekez, erakusketa-aretoaren alboko gela batean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu