Pakea Bizkaia Kontxako uretan egongo da domekan

Bizkaie! 2009-09-11 14:02

'Oso pozik nago, Kontxan animetan eta Euskadiko itsas kirolean garrantzitsuenetariko bat dan egun honetan egon ahal izanagaitik, baita Getaria barriro be bisiteteagaitik, nire bizitzaren zati bat dalako' adierazo dau Unai Basurkok.

Unai Basurko nabigatzailea, Pakea Bizkaia bere taldeko kideakaz, Kontxako Banderaren finalean egongo da hurrengo domekan, irailak 13, Donostian.

Pakea Bizkaia, Rolex Fastnet Race estropadan 9. postuan sailkatu ostean, orain dala egun batzuk britainiar uretatik bueltau zan, eta Donostian izango diran ganerako ontziakaz batera egongo da Kontxako badian domekan ospatuko dan jai egunean.

Bihar, zapatua, Pakea Bizkaia bere bigarren etxea dan Getariako portuan egongo da, Unai Basurko eta bere familia guztia bertan hezi baitziran nabigatzaile bezela eta urte askota Getariako Itsas eta Arraun Klubaren izena bere ontziko popan eroan dabelako.

'Oso pozik nago, Kontxan animetan eta Euskadiko itsas kirolean garrantzitsuenetariko bat dan egun honetan egon ahal izanagaitik, baita Getaria barriro be bisiteteagaitik, nire bizitzaren zati bat dalako' adierazo dau Unai Basurkok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu