XXXVII. Ezpatadantzari Eguna Izurtzan

Bizkaie! 2009-09-09 15:27   Kulturea

Datorren zapatuan, irailak 12, Izurtzan XXXVII. Ezpatadantzari Eguna ospatuko da, sano egun garrantzitsua Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean, kontuan izanik 'Dantzari dantza' edo 'Bizkaiko Ezpatadantza' izenakaz ezagutzen dan jantza multzoak, Durangoko eskualde honetako sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar.

Datorren zapatuan, irailak 12, Izurtzan XXXVII. Ezpatadantzari Eguna ospatuko da, sano egun garrantzitsua Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean, kontuan izanik 'Dantzari dantza' edo 'Bizkaiko Ezpatadantza' izenakaz ezagutzen daun jantza multzoak, Durangoko eskualde honetako sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar, zehatz esateko, Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz, eta Garain. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran esparru geografiko honetatik zabaldu zan Bizkaiko lurraldean zehar.

Aurten 17:00etan batuko dira jantzariak Izurtzako 'Azkonizaga' jatetxearen ondoan eta Izurtzako Eleizaldera etorriko dira kalejiran. Ohiko argazkia egin ondoren, 19:00etan 'Dantzari dantza' eta Soka Dantza' jantzan egingo dabe; ondoren, orduko Izurtzako lehenagoko 'Mendigain txiki' zeneko jantza taldeko 10 jantzari omenduko ditue. Hortik aurrera, ohiko talde guztietako jantzariek osotutako sokeagaz soka dantza plazaratuko dugu. Honegaz plazako ekitaldia amaitutzat emongo da. Gaueko 21:30ak inguruan, 350 persona batuko dituan lagun arteko afaria izango da frontoian. Afalostean erromeria izango da Imuntzo eta Beloki taldeak alaiturik.

Edizino honetan, 21 taldek, 168 jantzari eta 17 musikarik parte hartuko dabe;, Iurretako bost talde, Otxandioko talde bat, Mañariako talde bat, Berriztik, Iremiñe alkarteko 3 talde eta San Lorenzo alkartetik talde bat, Abadiñokotik, Talde Batua alkarteko bi talde eta Iluntze alkarteko talde bat, Durangotik Tronperriko talde bat eta Txoritxu-Alaiko talde bat, Garaiko talde bi eta Izurtza bertako hiru talde dira parte-hartzaileak.

Ekitaldia Gerediaga elkarteak antolatu dau, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra eta Izurtzako udalaren laguntzinoagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu