'Una ría con duende' jaialdiak flamenkoa hurreratuko dau Bilbora

Bizkaie! 2009-09-10 10:40   kulturbiz

Barikuan, irailak 11, hasi eta urriaren 3ra bitartean, Una ría con duende topaketa flamenkoen jaialdia egingo da Bilbon, laugarrenez. Kontzertuak, kantak, jantzak, gitarrea eta perkusinoa lantzeko tailerrak, zinema-emonaldiak eta berbaldiak batzen dituan ekitaldi-programa zabala preparau dabe antolatzaileek.

Barikuan, irailak 11, hasi eta urriaren 3ra bitartean, Una ría con duende topaketa flamenkoen jaialdia egingo da Bilbon, laugarrenez. Ekimen honen bitartez, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Sonikete alkarteak Bizkaiko uriburura hurreratu gura ditue musika-genero honen erritmo bizi eta indartsuak, askotariko kultur eraginak batu eta era askotako publikoa atrapetako.

Aurtengo edizinoan, kontzertuak, kantak, jantzak, gitarrea eta perkusinoa lantzeko tailerrak, zinema-emonaldiak eta berbaldiak batzen dituan ekitaldi-programa zabala preparau da. Uriko kultur eskaintzan errotuta dagoan jaialdi hau agertoki desbardinetan izango da ikusgai. FEVEren La Concordia tren-geltokiari, Berreginen Museoari eta San Frantziskoko udaltegiari, aurten, barrikuntza legez, Bilboko Zazpi Kaleetan dagoan La Bolsa Eraikina ganeratu jako.


Kontzertuak

Kontzertuak izango dira jaialdiaren ardatz nagusia. Barikuan, 20:00etan, David Durán gitarra-jotzaileak eta Sicomoro taldeak lehenengo erakustaldia eskainiko dabe La Concordia tren-geltokian. Emonaldiaren aurretik, ikusleek fusino kulturalezko ariketa interesgarri batez gozetako aukerea izango dabe. Ander Sánchez, Bitxor eta José Manual Palacios musikariak arduratuko dira horretaz.

Kontzertu-zikloan, Ricardo Losada, Yunque kantariaren emonaldia nabarmendu behar da, flamenkoko klasikotzat joten dan kantaria baita. Bilbon, Jerónimo Maya gitarra-jotzaileagaz batera taularatuko da. Gainera, Sonia Miranda gaztea, generoko kantaririk onenetakoa, Paseo por los cantes izenburuko kontzertu didaktikoan izango da.

Jaialdiko beste ekitaldi berezi bat Isabel Bayón jantzariak zapatuan, hilak 3, ekimenaren laugarren edizinoa zarratzeko Berreginen Museoan eskainiko dauen emanaldiagaz. Bayón Jesús Torres gitarra sortzailea alboan dauela taularatuko da, Emakumea eta Flamenkoa Zikloaren barruan.


Bestelako ekimenak

Tailerrak, berbaldiak, zinema eta literatura eta erakusketa ‘Una ría con duende’ programearen beste alderdi garrantzitsu bat. Barrutietan, jantza, kanta, gitarra eta perkusino tailerrak antolatu ditue, sei orduko iraupenagaz. Karen Rubio jantzaria, Sonia Miranda kantaria, Hugo del Pino gitarra-jotzailea eta Roberto Mesa perkusionistea izango dira irakasleak.

Zinema eta literatura be protagonista izango dira edizino honetan. Zazpigarren artearen zaleek flamenko munduko artista ospetsu batzuen esperientzia erakusten dauen Rito y geografía del cante film-dokumentala ikusteko aukerea izango dabe San Frantziskoko udaltegian. Horrezaz ganera, barrikuntza legez, jaialdiko programazinoak literaturearen eta flamenkoaren arteko loturea jorratuko dauen atala be eskainiko dau.

Era berean, Berreginen Museoan, irailaren erdialdera arte, Baile flamenco, estética en movimiento izeneko argazki-erakusketea izango da ikusgai. Erakusketeak jantza flamenkoaren irudi eta ikuspegi desbardinak eskaintzen ditu.

Amaitzeko, zuzeneko musikea daben berbaldiak be eskainiko dira. Flamenco en las dos orillas izenburukoak genero honen zabalkunde geografikoa azaldu eta gure inguruko artista ez profesionalen jaialdian parte hartzeko aukerea eskainiko dau; eta Leyendas del cante deritxanak, Chaparro de Málaga gitarra-jotzailearen laguntzinoagaz, El chino de Málaga kantariaren lana gogoratuko dau Mari Paz Melgarejo-ren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu