Berzaitz zuberotarrak Arnaut Oihenart-en berbak jaso ditu disko barrian

Bizkaie! 2008-10-23 15:47   Musikea

Arnaut Oihenart (Maule, 1592 - Donapaleu 1667) historialari, abogadu eta olerkari zuberotarraren berbei ahotsa eta musikea jarri deutse Pier Paul Berzaitz-ek Poemes de Jeunesse disko honetan. Notitia utriusque Vasconiæ lan historiografikoagaitik da ezaguna, baina bere olerkia ez dago oso zabalduta.

‘Euskaraz bai’, pauso bat harago

Bizkaie! 2008-10-23 15:22   Euskerea berbagai

'Abenduaren 13koa ospakizunaz harago doan ekitaldia izango da, izan be, Kontseiluak, orain arte bezela, euskerearen normalizazinoa lortzeko lanean sendo jarraituko dau datozen urteotan. Baina salto barri bat egingo dau, % 100 euskeraz bizi ahal izatea lortu gura badogu behar-beharrezkoa dan saltoa'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lagun Aro Fundazinoak 90.000 euro emongo ditu EHUren 'Euskal Gramatika Sarean' proiektua gauzatzeko

Bizkaie! 2008-10-23 12:48

'Euskal Gramatika Sarean' euskerearen entziklopedia antzeko bat izango da. Hizkuntzearen deskribapen klasikoaz gan (fonetika/fonologia, morfologia, sintaxia eta abar), holako lanetan hain ohikoak ez diran gaiak be jorratuko ditu: lexikografia, hizkuntzearen historia, hizkuntzearen eskurapena, hizkuntzearen prozesamendua, euskerearen egoerea eta erabilpenari buruzko datuak eta abar.

Euskeraz olgetan Bilboko eskoletan!

Bizkaie! 2008-10-23 12:14   Euskerea berbagai

Euskerearen erabilerea bultzatzeko eta ondorengo belaunaldien eguneroko komunikazino-hizkuntza izatea lortzeko helburuagaz, Bilboko Udaleko Euskera Sailak lau programa antolatu ditu Bilboko ikastetxeetako D eta B ereduetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat.

Eider Rodriguezen 'Katu jendea' lanak irabazi dau XI. Igartza Saria

Bizkaie! 2008-10-23 12:10   sariak-autortzak

Aurtengo deialdian bederatzi proiektu aurkeztu dira, eta 'Katu jendea' izeneko ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.

'Zuhaitz okerretan gora noa' Rafa Ruedaren bakarkako 3. diskoa plazan

Bizkaie! 2008-10-22 18:06   Musikea

Rafa Ruedak abenduaren 5ean egingo dau diskoaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena aretoan, Euskal Liburu eta Disko Azokaren barruan. Aurretik, Gasteizen izango da zemendiaren 4an (Parral taberna) eta Gernikan 22an (Trinkete Anti-txoko).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxo Sound jaialdiak herriko taldeak batuko ditu urriaren 24an eta 25ean

Bizkaie! 2008-10-22 15:42   Musikea

Getxo Sound jaialdiaren helburu nagusiak pop rock talde getxotarren lana bultzatzea eta horreen musikea publikoari ezagutzera emotea dira. Jaialdia Getxo Antzokian egingo da urriaren 24an eta 25ean, eta zortzi taldek parte hartuko dabe, egunean lauk. Barikuan: Olimpia, Dynamo, Smile eta Sweet Oblivion. Zapatuan: Mochlic, Atomic Disaster, Ukabilkada eta Patada en la Papada.

Elhuyar Fundazinoak 'Software kaltegarriak' izeneko dibulgazino-liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2008-10-22 15:02

Liburuaren egilea Anartz Ruiz Manzanos injineru informatikoa da, eta software kaltegarrien historia, birus informatikoak, eta, oro har, segurtasun informatikoaren gaia sakon lantzen dau liburuan.

BAD Jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten

Bizkaie! 2008-10-22 12:10   kulturbiz

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia hamargarren edizinora ailegauko da aurten, urriaren 17tik zemendiaren 2ra bitartean eskainiko dauen jarduera-sorta zabalari esker. Jaialdia abangoardiako arte eszenikoen profesionalen topagune eta erreferentzia bihurtu da.

Jaurlaritzeak 210.000 euro bideratu ditu liburugintzearen sustapenerako eta kanpo zabalpenerako

Bizkaie! 2008-10-22 11:49

Liburugintzearen arloa sustatzea helburu daben laguntza horreen barruan, Kultura Sailak 134.048 euro emongo deutsoz Euskadiko Editoreen Elkarteari 'Euskadiko edizinoa' eta 'Euskerazko edizinoa' izeneko ikerketak egiteko eta alkartearen barruko eta kanpoko komunikazinoa hobetzeko. Horregaz batera, beste 65.952 eurogaz lagunduko deutso Frankfurteko liburu azokan, Bartzelonako Liber ferian, Madrileko Liburu Azokan eta Guadalajara-Mexikoko liburu azokan parte hartzeko.

Bilboko Udalak aurtengo 'Bilbotar Handi' nortzuk izentauko dituan jakinarazo dau

Bizkaie! 2008-10-21 17:16

Honako honeek dira aurtengo aukeratuak: Jose Luis Marcaida Bilboko Baloreen Burtsako presidentea; Mercedes de Miguel eta Miriam Ocariz diseinugileak; Fito Cabrales abeslari, gitarrista eta konpositorea; eta Yolanda Aberasturi estilistea.

Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak euskerea sustatzea helburu dauen lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2008-10-21 11:09   Euskerea berbagai

Erakunde biek hizkuntzea bultzatzeko interesa dabe eta sinadura honen bitartez bilbotarren artean euskerearen erabilera sustatu gura da, bai berbadunen kopuruari zein berbakerearen kalidadeari jagokonez.

'Getxophoto on Tour' EHUra ailegau da, Leioara

Bizkaie! 2008-10-21 10:49   Kulturea

'Getxophoto on Tour' nazinoarteko argazki jaialdia Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Leioa-Erandioko gunera ailegau da. Datozan hiru asteotan, erakusketa horretan erakutsitako formatu handiko bost irudi ikusi ahal izango dira campuseko beste horrenbeste eraikinetan.

Sabino Arana Fundazinoak 20 urte bete ditu

Bizkaie! 2008-10-20 15:44

Artea Arratiako Euskal Abertzaletasunaren Agiritegi eta Museoaren egoitzan egindako ekitaldi batean ospatu dabe urteurrena.

Getxon, turistak be euskeraz

Bizkaie! 2008-10-20 14:55   Euskerea berbagai

'Badakizu zein den gure altxorrik handiena?' goiburua dauen gidea kaleratu dabe Getxoko Udaleko (Bizkaia) Euskera Zerbitzuak eta Turismo Bulegoak, udalerria bisitetan daben turistei euskerea bertoko hizkuntza dala adierazoteko.

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketarako deia egin dau

Bizkaie! 2008-10-20 11:58   kulturbiz

2005ean Esteban Urkiaga 'Lauaxeta'-ren jaiotzearen mendeurrenean egindako ekitaldiei jarraipena emoteko asmoz eta 'egungo bizimoduan hain beharrezkoa dan literatur zaletasuna bultzatzeko', Mungiako Udalak 'Lauaxeta Olerki Lehiaketea' antolatu dau.

Milaka lagunek bat egin dabe 'Atera ezazu mihia' leloagaz

Bizkaie! 2008-10-20 11:36   Euskerea berbagai

Ibilbideko sei guneetan batutako jentetzea ikusirik, pozik agertu da Nafarroa Oinezeko antolakuntzea. Jaso Ikastolako hezkuntza zuzendari Unai Arellanok esan dauenez, helburuak bete egin dira, bai behintzat jentearen parte-hartzeari dagokionean.

Igor Elorza zuzenean finalaurrekoetara

Bizkaie! 2008-10-20 10:58   Bertsolaritzea

Zeanuriko frontoian 300 bertsozale batu ziran. Nabarmentzekoak Algortako Bertso Eskolako bertsolari biak (Arrate Illaro eta Itsaso Paia) animetan hurreratutakoak. Bertsolari txalotuenetakoak izan ziran.

'RH + Sevillako banpiroa' Barton Filmsen udagoieneko eskaintzan, euskerazko lehen filma gaur zine aretoetan

Bizkaie! 2008-10-17 16:00   Barriak

Familia osorako pelikulea da, animazinozkoa, ironiaz eta umorez betea, eta Barton Filmsek banatzen dauena bai gazteleraz eta euskeraz.

'Ispiluaren Kalteak', ipuinen bidez kontautako bizitza

Bizkaie! 2008-10-17 15:21   Kulturea

Drogea, anorexia, erlijinoa... Danetariko gaiak jorratzen ditu Jimenezek bere azken lanean, nobelatik narrazinora jauzi egin ostean. 'Liburu honi batasuna paisaiak berak emoten deutso, narrazinoaren maila metafisikoak. Xabier Mendigurenek, berbarako, dino liburuan Urdaibai ikusten dala, izenik agertu ez arren'.