Guascor Solar Corporation Pakea Bizkaiagaz bat eginik
2008-10-28 17:55 Euskaldunak munduanOraintsu sinatu dabe Guascoreko zuzendari komertzialak, Jose Toñak, eta Unai Basurkok Pakea Bizkaiaren babes akordioa, hurrengo zemendiaren 9an Les Sables d´Olonnen (Frantzia) hasiko dan Vendée Globe estropadan (Munduari bira bakarka, laguntzarik eta eskalarik barik) Basurkoren parte hartzea dala eta.
Elebila.eu euskerazko bilatzaileak irudiak bilatzeko eta sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukerak eskainiko ditu
2008-10-28 15:02Elebila barrituak euskerazko irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukerea emoten dau orain.
Manu Leginetxek eta Pello Añorgak irabazi dabe Euskadi Literatura Saria
2008-10-28 14:15 sariak-autortzakGaztelaniazko saria Manu Leginetxe (Arratzu, 1941) kazetariak irabazi dau, 'El club de los faltos de cariño' liburuari esker. Bestetik, haur eta gazte literaturako saria Pello Añorgak (Oiartzun, 1956) irabazi dau, 'Jenio Gaiztoa' eleberriari esker.
Telecom I+D XVIII. Jardunaldietan etorkizuneko Internet eta konektibidade globala aztertuko ditue Bilbon
2008-10-28 13:14Telecom I+D Jardunaldien XVIII. edizinoaren goiburua 'Zeu zara abangoardia' da, eta teknologiak personak planetako edozein lekutik kontsumitzaile pasiboak izatetik albiste eta zerbitzuen produktoreak izatera pasetea ahalbidetu dauela adierazo gura dau.
Bilboko Zinebin izan diran euskal zinemagileen film laburrak eta dokumentalak ikusgai asteon
2008-10-28 10:05 BarriakZinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Jaialdiak eta FAS Zine Klubak zinemaldiaren 50. urteurrena ospatuko dabe Zinebin izan diran euskal zinemagileen atzera begirako bategaz urriaren 27tik 30era. Sarrerea dobakoa da.
XXVII. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiak 'Antzerkia txikerrean' ekarriko dau Bilbora
2008-10-27 17:43 KultureaBilboko Txotxongilo Jaialdia, Bizkaiko uriburuan Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzaz antolatzen diran nazinoarteko kultur jazoerarik aspaldikoenetakoa, hogeita zazpigarren edizinora helduko da aurten zemendiaren 7tik 16 bitartean, 'Antzerkia txikerrean' lemapean.
Alhondiga Bilbaok 'Goazen kontzertura' musikearen zabalpenerako jardunaldiak egingo ditu zemendian
2008-10-27 17:18 MusikeaAlhondiga Bilbao zentroak modu berezian ospatuko dau lehenengoz Santa Zezilia eguna (zemendiak 22), eta horretarako, musikearen zabalpenerako ulerterrazak eta arrazoizkoak diran jardunaldiak antolatuko ditu zemendiaren 10, 17 eta 24an eta abenduaren 1ean, 'Goazen kontzertura' izenburupean.
'Heziberri' sortu dabe lau euskal erakundek, barrikuntzarako hezkuntza sustatzeko ekimena
2008-10-27 14:47www.heziberri.net partaidetzarako web-orria da, eta barrikuntzan europar erreferentea izateko erronkari aurre egiteko eta Euskal Herriak behar dauen hezkuntzeari buruzko pentsamendu, eretxi eta hausnarketarako eremu bat zabaltzea da asmoa.
Depeche Mode da Bilbao BBK Live 2009ko jaialdiko egitarauan lehenengo taldeburua
2008-10-27 13:39 MusikeaDave Gahan, Martin Gore eta Andrew Fletcher Depeche Mode taldeko kideek urriaren 6an aurreratu eben Berlingo Olimpia Stadium-en, 2009ko maiatzaren 10ean Tel Aviven abiarazoko daben 'Tour of the Universe' izeneko munduko birea.
Oihana Bartrak irabazi dau Muskizen txapelketako hirugarren kanporaketea
2008-10-27 09:53 BertsolaritzeaMuskizeko Meatzari aretoan, 220 bertsozaleren aurrean kanporaketea irabazi eta zuzenean sailkatu da bilbotarra Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako.
4.000 lagun Arrigorriagako Euskal Kirolaren Egunean
2008-10-27 09:37Euskal kirol zein selekzinoen aldarrikapena egiteko aukerea be izan dabe ordezkari ofizialek eta oroitarria jarri dabe kiroldegiaren sarreran.
Olentzeroren Baserriak salgai jarri ditu Gabonetarako kanpainako sarrerak
2008-10-24 16:37Mungiako Izenaduba Basoak, Olentzeroren Baserriak, 2007ko abenduaren 3an edegi zituan ateak eta igazko Gabonetako kanpainarako atara zituen sarrerak ordu gitxitan amaitu ziran; horregaitik, 3.000 familia inguru parkera sartu barik geratu ziran.
Javi Díezek eta Lourdes Unzuetak irabazi dabe I. Bizkaidatz Saria
2008-10-24 15:53 sariak-autortzakApirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean zabaldu zan sariketan parte hartzeko epea eta gaur, Liburutegien Nazinoarteko Egunean jakinarazo ditu Bizkaiko Foru Diputadu Josune Ariztondok irabazleen izenak.
Iparra galdu gabe'08 urriaren 24tik zemendiaren 9ra Getxon
2008-10-24 15:49Getxo Udaleko Euskara Zerbitzuak 2004an eta 2006an be antolatu izan ditu Ipar Euskal Herria Getxora hurreratzeko jardunaldi honeek. 'Iparra galdu gabe' egitasmoaren helburu nagusia Ipar Euskal Herria Getxon eta inguruan ezagutzera emoteko jarduera anitzak antolatzea da.
'Zer da, ba, maitasuna?' galdezka jatorku Miren Agur Meabe
2008-10-24 15:40 KultureaNobela honetan, maitasunak persona bi, protagonistak, alkartzen ditu: Berezi eta Mister X. Bakotxak bere istorioa kontetan deusku eta, liburua batetik edo bestetik hasi, neskatoaren edo mutikoaren istorioa irakur daiteke.
Literatura Eskola 08/09 urriaren 25ean martxan
2008-10-24 14:32 KultureaBeste urte batez, Larrabetzun, bihotz bakartien klubak Literatura Eskola antolatu dau. Munduko literaturea, Euskal Herriko literaturea, antzerkia, poesia, emakumeen literaturea, abanguardiak, modernismoa... gai asko jorratzeko modua mintegi edegia dan honetan.
Liburutegien Nazinoarteko Eguna kultur aniztasunaren alde
2008-10-24 12:12Kultur-aniztasuna da gaur, urriak 24, ospatzen ari dan Liburutegien Nazioarteko Egunaren ardatz nagusia, eta ospakizun berezi hau atxaki ezin hobea da EAEko 18 liburutegitan garatzen ari dan proiektu pilotoari hasierea emoteko.
Gernikako Urriko Azken Asteleheneko Azokan 120.000tik gora bisitari espero ditue antolatzaileek
2008-10-24 11:18Gernikako (Bizkaia) Urriko Azken Asteleheneko Azokeak 252 erakusketari-postu izango ditu aurten eta 120.000tik gora bisitari hurreratuko dirala uste da. Jazoera honek berebiziko amaierea emoten deutso Gernika-Lumoko ekanduzko urriko hil bereziari eta lau kaletan zehar banatuko ditu postuak.
AEB, Alemania eta Frantziako taldeak protagonista urriaren 28tik 30era Getxoko XXVIII. Aste Koralean
2008-10-23 18:47 MusikeaAste Koralaren ardatz nagusia errepertorioen aniztasuna da; entzuleek konposizino klasikoez, garaikideez, herritarrez, eleiz musikaz eta beste zenbait estiloz gozetako aukerea izango dabe. Musikearen aniztasunaz gan, konbidautako taldeen kalidadea nabarmentzekoa da.
Euskal Kirolaren V. Eguna Arrigorriagan aurten
2008-10-23 18:05Urriaren 26a da Arrigorriagan egingo dan Euskal Kirolaren Eguneko bosgarren edizinoa ospatzeko aukeratutako eguna. Orain dala gitxi abian jarritako ekitaldia izan arren, 2004an hain zuzen be, urtero egonkortzen ari da Euskal Kirol Federazinoen Batasunak antolatutako jaialdia, kirola, jaia eta aldarrikapena buztartuz euskal kirola aintzat hartzeko asmoagaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...